146. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLAKO, AZAGRAKO, CARCARKO ETA SAN ADRIANGO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

Aurrekontu arrunta eta hura betearazteko oinarriak.
Hasierako onespena

Andosillako, Azagrako, Carcarko eta San Adriango Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak 2009ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak onetsi zituen hasiera batez, 2009ko apirilaren 28ko bilkuran.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1. artikuluak xedatzen dutenari jarraikiz, aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak udal idazkaritzan egonen dira ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak behin betiko onetsitzat joko dira eta haien laburpenak argitaratzeko tramitea, betetzat.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

San Adrianen, 2009ko apirilaren 30ean.-Mankomunitateko burua, María Carmen Zudaire Amigot.

Iragarkiaren kodea: L0926136