2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO 10.
EREMUKO MANKOMUNITATEA
Ordenantza fiskalen onespena
Mankomunitate honetako Batzar Orokorrak, 2009ko azaroaren 3an egin bilkuran, Ordenantza fiskal orokorra eta Zabor bilketaren tasa arautzen duen ordenantza onetsi zituen, 2010eko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen baitute.
Espediente horiek jendaurrean egonen dira 30 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesdunek espedientea azter dezaten eta, nahi izanez gero, bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.
Agoitzen, 2009ko azaroaren 6an.-Mankomunitateko burua, Francisco José Enguita Moros.
Iragarkiaren kodea: L0926044