146. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO 10.
EREMUKO MANKOMUNITATEA

Plantilla organikoa. Onespena

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua arautzen duen abuztuaren 30eko 251/1993 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan xedatutakoa ikusirik, Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2009ko azaroaren 3an egin bilkuran, Mankomunitatearen plantila organikoa onetsi zuen, honela gelditu baita:

Idazkaria, zerbitzu eginkizunetan eta enplegurako eskubiderik gabe: Francisco Javier Beaumont Larequi, Agoizko Udaleko idazkaria, 6/1990 Foru Legearen 240. artikuluan zehazturiko diru esleipenetan txikiena duela.

Lan-kontratudun finkoak

Administrari laguntzailearen lanpostu hutsa, lanaldi partzialekoa, egunean 4 ordu.

Agoitzen, 2009ko azaroaren 6an.-Mankomunitateko burua, Francisco José Enguita Moros.

Iragarkiaren kodea: L0926043