146. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Hirugarren aldaketa, 2009ko ekitaldiko aurrekontuan.
Hasierako onespena

Udalbatzak, 2009ko urriaren 30ean egin osoko bilkuran, eta legeak eskatzen duen gehiengoa zuela, hasiera batean onetsi zuen hirugarren aldaketa Udalaren 2009ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aritzalan (Deierri), 2009ko azaroaren 9an.-Alkatea, Carlos Remírez de Ganuza Ros.

Iragarkiaren kodea: L0926063