146. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Alesbesko Arau Subsidiarioetako antolamendu xehakatuko determinazioetako aldaketa, trenbide-pasagunetik Alesbesko herrigunean sartzeko bide publikoaren parean (katastroko 1715. lurzatian, 4. poligonoan) dauden eraikinen garaierak eta aprobetxamendua arautzeari buruzkoa. Behin betiko onespena

Alesbesko Udalak, 2009ko azaroaren 3an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Alesbesko Arau Subsidiarioetako antolamendu xehakatuko determinazioetako aldaketa, trenbide-pasagunetik Alesbesko herrigunean sartzeko bide publikoaren parean (katastroko 1.715. lurzatian, 4. poligonoan) dauden eraikinen garaierak eta aprobetxamendua arautzeari buruzkoa.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Alesbesen, 2009ko azaroaren 5ean.-Alkatea, María Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L0925810