Iragarkia
146. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 27a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
OLTZA ZENDEA-ORKOIEN
Musika Eskolako Patronatua
Deialdia
Deialdia, ondoko espezialitate hauetako bakoitzeko irakasle lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko:
Biolina, Bateria, Txistua, Zeharkako Flauta eta Saxofoia, denak lan araubideko lanpostu finko-jarraigabean eta lanaldi laburrean, Oltza Zendeako eta Orkoiengo Udalaren Musika Eskolarako.
Oltza Zendeako eta Orkoiengo Musika Eskolako Patronatuko Batzarrak, 2009ko urriaren 26an egin bilkuran, eta Oltza Zendeako eta Orkoiengo Musika Eskolako Patronatuaren Estatutuetako (2000ko 122. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 9koa) 12. artikuluan emaniko ahalmenak erabiliz, onetsi egin zuen ondoko espezialitate bakoitzeko irakasle lanpostu bat, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia: Biolina, Bateria, Txistua, Zeharkako Flauta eta Saxofoia, denak lan araubideko lanpostu finko-jarraigabean eta lanaldi laburrean, Erakunde Autonomoaren zebitzuan eta betiere ondoko oinarriei jarraikiz:
OINARRIAK
1. oinarria.-Arau orokorrak.
1.1. Deialdi honen xedea da irakasle lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzea, lan araubide finko-jarraigabean eta lanaldi laburrean, Oltza Zendeako eta Orkoiengo Musika Eskolarako, ondoko espezialitateetan: Biolina, Bateria, Txistua, Zeharkako Flauta eta Saxofoia.
1.2. Deialdi honen ondorioz izendatzen diren izangaiak lan-kontratudun finko-jarraigabeen izaera eskuratuko dute, lanaldi laburrean aritzeko (espezialitate bakoitzean eta ikasturte bakoitzerako matrikulaturiko ikasle kopuruaren araberako orduetarako), ondorio guztietarako eskuratu ere, lanpostuaren jabetza hartzen duten egunetik aitzina, eta Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean afiliatuko dira eta bertan alta hartuko dute.
1.3. Lanpostuak izanen ditu Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan eta 1984ko uztailaren 4ko Lansarien behin-behineko Erregelamenduan eginiko sailkapeneko B mailari dagozkion ordainsariak, eta plantilla organikoan aitortutako osagarriak. Eginkizunak lanpostuari dagozkionak izanen dira.
Urteko ordainsari gordina B mailako soldatari dagokiona izanen da, gehi plantilla organikoan atxikiak dituen osagarriak, betiere ikasturte bakoitzean kontratatzen diren ordu kopuruaren arabera.
1.4. Lanaldi laburrean aritu beharko da eta zerbitzuaren beharretara egokiturik, administrazio organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko baitute.
2. oinarria.-Eginkizunak.
Izendatzen direnak irakasle gisa arituko dira, norbere espezialitatean, eta Oltza Zendeako eta Orkoiengo Musika Eskolak eskatzen dituen zereginetan arituko dira, betiere lanpostuari dagozkionak badira.
3. oinarria.-Izangaien betebeharrak.
3.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean:
a) Espainiako edo Europar Batasuneko beste edozein estatutako nazionalitatea izatea, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren Testu Bategineko 7 a) artikuluan ezarri bezala. Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia da testu hori.
b) Adinez nagusia izatea eta erregelamenduz ezarritako adinik bada, hura ez gainditzea.
c) Zer lanpostutara lehiatzen den, gutxienez espezialitate hartako erdi mailako irakaslearen titulua izatea.
d) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea.
e) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izatea.
f) Euskaraz jakitea.
3.2. Aukeratutako edo kontratatutako izangaiek, aurreko baldintzak, deialdi honetako 12. oinarrian ezarritako epean eta eran egiaztatu beharko dituzte. Aipaturiko baldintzak, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira, baita oposizio-lehiaketa prozedurak irauten duen bitartean ere, izendapenera arte.
4. oinarria.-Eskabideak.
4.1. Deialdian parte hartu nahi dutenek eskabideak aurkeztu beharko dituzte, I. eranskineko ereduari jarraikiz beteak, Oltza Zendeako Udalaren Erregistro Orokorrean, Ororbian baitago, goizeko 9:30etatik 14:00ak arte. Horretarako, hogeita hamar egun naturaleko epea izanen dute, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azken egun balioduneko edo hala den hurrengo eguneko 14:00ak arte. Bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko araudian aurreikusitakoaren arabera egin dezakete.
4.2. Izangaiek eskabideekin batera aurkeztu beharko dituzte lehiaketaldian baliatu nahi dituzten merezimenduen gaineko agirien jatorrizkoak, kopia egiaztatutak edo fotokopia konpultsatuak.
5. oinarria.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.
5.1. Eskabideak aurkezteko epea burutu ondoan, Oltza Zendeako eta Orkoiengo Musika Eskolako patronatuko buruak ebazpena emanen du, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin aginduko du.
5.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.
5.3. Erreklamazioak aurkezteko epea burutu eta haiek ebatzi ondoan, Musika Eskolako Patronatuko buruak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.
Ebazpen horretan berean zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.
6. oinarria.-Epaimahaia.
6.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:
Mahaiburua: Oltza Zendeako eta Orkoiengo Musika Eskolako Patronatuko jarduneko burua.
Ordezkoa: Orkoiengo Udaleko zinegotzia, Musika Eskolako Patronatuko Batzarreko kidea.
Lehen mahaikidea: Jesús María Beltza Egozkue, Oltza Zendeako eta Orkoiengo Musika Eskolako irakaslea.
Ordezkoa: beste Udal bateko Musika Eskolako zuzendaria.
Bigarren mahaikidea: deialdiko espezialitate bakoitzeko irakasle bat, beste Udal bateko Musika Eskolakoa edo Kontserbatoriokoa.
Ordezkoa: deialdiko espezialitate bakoitzeko irakasle bat, beste Udal bateko Musika Eskolakoa edo Kontserbatoriokoa.
Hirugarren mahaikidea: Oltza Zendeako eta Orkoiengo Musika Eskolako irakasleen ordezkaria.
Ordezkoa: Oltza Zendeako eta Orkoiengo Musika Eskolako irakasleen ordezkaria.
Laugarren mahaikidea, idazkaria: Jon Castañares Larrea, Oltza Zendeako eta Orkoiengo Musika Eskolako Patronatuko idazkaria.
Ordezkoa: Isabel Irisarri Uriz, Oltza Zendeako Udaleko idazkaria.
6.2. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da, eta ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen erabateko gehiengoa bederen bertan ez bada.
6.3. Epaimahaiak gehiengoz argituko ditu deialdi honetako oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sor daitezkeen auzi guztiak.
6.4. Epaimahaiak aholkulari adituak ekartzen ahal ditu proba guztietarako, edo batzuetarako soilik. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
7. oinarria.-Lehiaketaldia.
7.1. Izangaiek aurkeztutako merezimenduak baloratuko ditu epaimahaiak, II. eranskineko baremoaren arabera.
7.2. Izangaiek merezimendu guztiak agiri bidez frogatu beharko dituzte, oposizio-lehiaketan parte hartzeko eskabidea aurkeztean, jatorrizko agiriak edo behar bezala konpultsatuak erabiliz horretarako.
7.3. Lehiaketaldia burututakoan, epaimahaiak argitara emanen ditu Udalaren iragarki oholean izangaiek hartan lortu dituzten puntuazioak.
8. oinarria.-Oposizioaldia.
8.1. Oposizioaldian ariketa hauek izanen dira:
a) Lehen ariketa: euskara proba, ahozkoa eta idatzizkoa, Nafarroako Gobernuko Hizkuntza Politikarako Departamentuak prestatua eta ondotik berak zuzenduko duena. Izangaiak "gai" edo "ez gai" kalifikatuko dira, eta azterketatik kanpo geldituko dira "ez gai" suertatzen direnak.
Euskara proba ez dute egin beharrik izanen Hizkuntz Eskola Ofizial bateko titulua dutenek, edo ofizialki aitortutako haren mailako titulua dutenek. Dokumentazio hori frogatu beharko da jatorrizko agirien edo behar bezala konpultsaturik dauden agirien bitartez, I. eranskineko eskabidea aurkezten dutenean.
b) Bigarren ariketa: izangaia zein espezialitatetara aurkezten den, haren araberako proba izanen da, honelaxe:
Hiru proba izanen ditu, honelakoak:
1. Interpretazio ariketa praktikoak.
Oposiziogileak estilo ezberdineko hiru obra aurkeztuko ditu eta horietatik bi jo beharko ditu. Haietako bat epaimahaiak hautatuko du. Epaimahaiak baloratuko du hautatu obren zailtasuna eta obrak ez dira bost minutu baino laburragoak izanen.
Ariketa horiek hasi aitzin eginen da zozketa eta hautaketa, oposiziogileek jo beharreko obrak zein diren jakiteko. Izangaiek zer ordenatan joko duten ere zozketa bidez ezarriko da, aurkezpenaren ekintza berean.
2. Irakaskuntzako ariketa praktikoak:
Klase praktiko bat ematea ikasle hasiberri bati, tresnaren ezaugarriak eta gorputzaren zein eskuen posizio egokia adieraziz.
Klase ematea ikasle bati, epaimahaiak aukeratutako bati, zeinek epaimahaiak agindutako obra bat jo beharko baitu, eta oposiziogileak, interpretazio edo teknika aldetik, egoki juzgatzen dituen oharrak eginen ditu.
3. Ariketa tekniko teorikoak.
Ahozkoa eta /edo idatzizkoa.
Epaimahaiak proposatuko dio oposiziogileari materiala (partitura, abestia, musikako unitate didaktikoa, etab...), propio haren musika tresnarako.
Garapena oposiziogileak erabakiko du, erran nahi baita, ikasturte bati edo hainbati egokitutakoa. Libreki erabiltzen ahal dira bai materialak bai baliabide didaktikoak (ordenagailua, Cd erreproduzigailua, bidedoak, partiturak, metodo didaktikoak, etab...).
40 minutu izanen dira ariketa garatzeko eta ondotik epaimahaiari azalduko zaio gehienez ere 30 minutuz.
Ariketa honetan honakoak baloratuko dira:
-Hainbat medodo didaktikori buruzko ezagupenak.
-Oposiziogilearen baliabideak, epaimahaiak proposatutako materiala garatu ahal izateko.
-Sortutako material didaktikoen egokitasuna ikasturteei edota ikasleei, zein bere mailan.
4. Buruz buruko elkarrizketa:
Epaimahaiak eginiko galderei erantzutea, gaiak ondokoak izanik:
-Irakasgaiaren antolamendua, ikasketa plan baten barrenean.
-Musika tresnari buruzko teknika eta irakaskuntza.
8.2. Puntuazioak:
1, 2 eta 3. ariketetan eta buruz buruko elkarrizketan 70 puntu lortzen ahal dira, gehienez, honelaxe banatuak: hiru ariketetatik bakoitzak 20 puntu izanen ditu, gehienez, beraz, 60 puntu denetara, eta buruz buruko elkarrizketak, berriz, 10 puntu. Ez dira inolaz ere baztergarriak izanen, eta honelaxe banatuko dira:
1. Interpretazio ariketa praktikoan 20 puntu, gehienez.
2. Irakaskuntzako ariketa praktikoan 20 puntu, gehienez.
3. Ariketa tekniko teorikoetan 20 puntu, gehienez. Honelaxe banatuak:
-Hainbat medodo didaktikori buruzko ezagupenak.
Gehienez ere 5 puntu.
-Oposiziogilearen baliabideak, epaimahaiak proposatutako materiala garatu ahal izateko.
Gehienez ere 7,5 puntu.
-Sortutako material didaktikoen egokitasuna ikasturteei edota ikasleei, zein bere mailan.
Gehienez ere 7,5 puntu.
4. Buruz buruko elkarrizketan 10 puntu, gehienez.
9. oinarria.-Proben deialdia.
9.1. Izangaiei ez zaie nahitaez banan-banan jakinarazi beharko ariketa bakoitza noiz, non eta zer ordutan eginen diren, baina, hala ere, Oltza Zendeako Udalaren iragarki oholean iragarriko da, gutienez berrogeita zortzi ordu lehenagotik edo, ariketaren baten jarraipena denean, hogeita lau ordu lehenagotik.
10. oinarria.-Identifikazioa eta bestelakoak.
10.1. Izangai guztiek nortasun agiri nazionala edo legez baliokidea den agiria aldean dutela agertu beharko dute probetara. Probetan edozein iruzur mota eginez gero, kanporatuak izanen dira berehala, etor daitezkeen jarduketa penalak deusetan galarazi gabe.
11.-Epaimahaiaren proposamena.
11.1. Izangaien kalifikazioak bukatutakoan, epaimahaiak puntuazioen zerrenda, handienetik txikienera ordenatua, prestatuko du eta Oltza Zendeako Udalaren iragarki oholean nahiz azken probaren tokian jarriko du ikusgai.
11.2. Epaimahaiak igorriko dio Oltza Zendeako eta Orkoiengo Musika Eskolako Patronatuko buruari puntuazio handiena lortu duen izangaia izendatzeko proposamena. Proposamen hori loteslea izanen da. Proposamen hori Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
12. oinarria.-Agirien aurkezpena.
12.1. Proposatutako izangaiak eskabidea aurkeztuko du Oltza Zendeako Udalaren Erregistro Orokorreaan, 9:30etatik 14:00ak arteko ordutegian, hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztuko ere, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, eta harekin batera ondoko agiri hauek aurkeztu beharko ditu:
a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia egiaztatua.
b) Osasun ziurtagiri ofiziala, interesdunak karguan aritzea eragotziko liokeen eritasun edo akats fisikorik ez duela frogatzeko.
c) Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez dagoela eta inongo Administrazio Publikotako zerbitzutik ez dela bereizia izan erakusten duena.
d) Eskatzen den titulazioaren kopia kautotua edo fotokopia konpultsatua edo hura lortzeko eskubideak ordainduak dituela erakusten duen ordainagiria.
Oinarri honetan zehaztutakoa aipatu epe horien barrenean betetzen ez bada, ezinbesteko kasuak salbu, ezin izanen da izendapena ez eta kontratazioa ere egin, eta indarrik gabe geldituko dira ordura arte lorturiko eskubideak. Horrela gertatuz gero, aprobatu dutenen puntuazioen zerrendan hurrengo datorren/datozen izangaiari/ei eginen zaio/e izendapen proposamena.
13. oinarria.-Izendapena eta jabetza hartzea.
13.1. Hautapenaldia bukatuta eta izangaiak 12.1 oinarriko agiriak aurkeztu ondoren, Oltza Zendeako eta Orkoiengo Musika Eskolako Patronatuko buruak ebazpena emanen du izangaia Musika Eskolako irakasle izendatzeko, lan araubide finko-jarraigabean eta lanaldi laburrean aritzeko.
13.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
13.3. Izendatutako izangaiak lanpostuaren jabetza hartu beharko du hilabeteko epean, izendapena jakinarazten denetik, Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduaren 35. artikuluan aurreikusi moduan zin egin edo hitz eman ondoren. Aipatu epean eta aski arrazoituak dauden ezinbesteko kasuak salbu, jabetza hartzen ez badu eskubide guztiak galduko ditu Oltza Zendeako Musika Eskolako irakasle izateko, lan araubide finko-jarraigabean eta lanaldi laburrean aritzeko. Hori gertatzen bada, gainditu dutenen zerrendan puntuazioaren arabera ondotik heldu den izangaiak beteko du hutsunea.
14. oinarria.-Errekurtsoak.
14.1. Deialdiaren eta bere oinarrien aurka, eta horietatik edo hautapen organoen jarduketetatik datozen egintza administratibo ororen kontra, honako errekurtsoren bat jarri ahalko da:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean ebazpen/erabaki hau hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki/ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Oltza Zendean, 2009ko urriaren 26an.-Patronatuko burua, Félix Otamendi Echauri.
I. ERANSKINA
Eskabide eredua
Izena: .........................., adinez nagusia; N.A.N. zenbakia: .............; helbidea: .......................; karrika: ..............; zenbakia: ......; etxebizitza: .......; posta kodea: ............; telefonoa: ..........
Honako hau azaltzen dut:
Oltza Zendeako eta Orkoiengo Musika Eskolako lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onartzeko eskatzen dudala.
Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik.
Ez dudala indarra duten legedietan ezarritako ezintasunik.
Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.
Deialdiko 3,1.c) oinarrian zehaztutako titulazioa badudala.
Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, behar diren baldintza guztiak betetzen ditudala.
Euskara maila neurtzeko proba egin nahi dudala/ez dudala egin nahi (ezabatu behar ez dena).
Horrenbertzez:
Oltza Zendeako eta Orkoiengo Musika Eskolako deialdira (*) onartzeko eskatzen dudala.
( ) Biolineko irakaslea.
( ) Bateriako irakaslea.
( ) Txistuko irakaslea.
( ) Zeharkako Flautako irakaslea.
( ) Saxofoiko irakaslea.
Ororbian, 20..ko .............aren ..............(e)an.
(Eskatzailearen sinadura)
II. ERANSKINA
Merezimenduen baremoa
a) Irakasle-esperientzia.
Guztira 10 puntu emanen dira gehienez ere, a) atal honetan.
1.-Musika Kontserbatorio edo Musika Eskoletan espezialitateko irakasle lanetan emandako ikasturte oso bakoitzagatik: 1,50 puntu.
Ikasturte osoa baino gutxiagoko zati edo hilabete bakoitzeko, aitzineko atalean aipatzen diren lanpostuetan: 0,125 puntu, hilabeteko.
2.-Irakaskuntza arautuko bertzelako ikastetxeetan espezialitateko irakasle lanetan egindako ikasturte bakoitzagatik: puntu 1.
Ikasturte ez osoak kontatuz gero 0,08 puntu emanen da hilabeteko.
Egiaztagiriak: titulu administratiboaren edo izendapenaren nahiz kontratuaren fotokopia egiaztatua edo kasuan kasuko ikastetxeko idazkariak luzatu eta zuzendariaren oniritzia duen ziurtagiria, bertan ikasgaia eta zerbitzuen iraupena jasoko direla.
Atal honetan ikasturte osotzat hartuko da urritik ekainaren 30a arteko aldia.
Zerbitzuak aldi berean ikastetxe batean baino gehiagotan eman badira, puntuazioak ez dira batuko.
b) Merezimendu akademikoak.
Guztira 10 puntu emanen dira gehienez ere, b) atal honetan.
1.-Deialdiaren espezialitateko goi mailako titulua: 2 puntu.
2.-Musikako erdi mailako titulua, deialdian eskatzen diren espezialitateetakoa ez dena: 0,50 puntu bakoitzeko, eta gehienez ere 2 puntu.
3.-Musikako goi mailako titulua, deialdian eskatzen diren espezialitateetakoa ez dena: 0,75 puntu bakoitzeko, eta gehienez ere 2 puntu.
4.-Espediente akademikoa: kalifikazioa lehiaketan parte hartzeko eskatzen den titulazioan.
Atal honengatik, izangaiak aurkeztu duen espediente akademikotik, alegia, lanpostuan sartzeko izaera orokorrez galdatu den titulazioari dagokion horretatik ateratzen den banaz bertzeko puntuazioa baizik ez da baloratuko, eta jarraian zehazten den gisan:
-6,01 - 7,50: 0,50 puntu.
-7,51 - 8,50: puntu 1.
-8,51 - 10: 2 puntu.
5.-Sari berezia deialdian parte hartzeko eskatzen den titulazioan: 0,50 puntu, gehienez ere puntu 1.
6.-Irakaskuntzarako gaitasun agiria, unibertsitate batek emana:
puntu 1.
Dokumentazio frogagarria: lehiatzaileak alegatutako merezimenduei dagozkien ziurtagirien fotokopia egiaztatua, organo eskudunak luzatuak.
c) Prestakuntza.
Guztira 6 puntu emanen dira gehienez ere, c) atal honetan.
1.-Zer espezialitatetara aurkezten den, harekin ikusteko duten prestakuntza edo hobekuntza ikastaro bakoitzagatik, gainditu badira eta hezkuntza administrazioek edo unibertsitateek antolatu badituzte. Atal honengatik gehienez ere sei puntu ematen ahal dira, baremo honi jarraikiz:
-30 ordu edo gehiago: 0,50 puntu.
-100 ordu edo gehiago: puntu 1.
2.-Psikologian, Pedagogian edo Musika Irakasletzan titulua izateagatik: 2 puntu, titulazio bakoitzetik, Irakasletzan: puntu 1.
3.-Talde Instrumentalari buruzko ikastaroak, epaimahaiak baloratu beharrekoak: gehienez ere 2 puntu.
d) Beste merezimendu batzuk.
Guztira 4 puntu emanen dira gehienez ere, d) atal honetan.
Merezimendu horiek behar bezala frogatu eta arrazoituak izan beharko dituzte, eta aurreko ataletan baloratu gabeak, alegia:
-Sormenak eta lankidetzak musika taldeekin (CD aurkeztu beharra).
-Hezkuntza arloko argitalpenak.
-Musika-konposizioak.
-Ikastaroak eta mintegiak ematea.
Merezimendu horietako bakoitzak puntu 1 izanen du.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iragarkiaren kodea: L0925772
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
