2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Tuterako Udalaren "Vivero de Empresas" habi-nabeen azpiegiturak eta zerbitzuak erabiltzeko erregelamendua. Hasierako onespena
Tuterako Udalak, 2009ko urriaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen "Vivero de Empresas" habi-nabeen azpiegiturak eta zerbitzuak erabiltzeko erregelamendua onestea.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan eta 49.c artikuluari dagokionez Toki Araubidearen Oinarriei buruzko legea aldatzen duen apirilaren 21eko 11/1999 Legean xedatutakoari jarraituz, onetsitako erregelamendua jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, erregelamendua behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ondorio juridikoak sorrarazteko.
Tuteran, 2009ko azaroaren 4an.-Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.
Iragarkiaren kodea: L0925803