2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Tuterako Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean 10-11 exekuzio unitateari dagokionez aldaketa egiteko proiektua
Udalak 200ko urriaren 30ean egin osoko bilkuran hasiera batean onetsi zen Tuterako Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean 10-11 exekuzio unitateari dagokionez aldaketa egiteko proiektua, Jesús María Ramírez Sánchezek sustatua Fontellas Residencial, S.L. ordezkatuz; orobat onetsi zen espedientea jendaurrean edukitzea hilabeteko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Delako espedientea Udal Idazkaritzan dago ikusgai, nahi duenak aztertu eta bidezko iruditzen zaizkion alegazioak aurkez ditzan, idatziz, Udalaren Erregistro Orokorraren bidez.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Tuteran, 2009ko azaroaren 3an.-Lurraldearen Antolamenduko zinegotzi delegatua, María Victoria Castillo Floristán.
Iragarkiaren kodea: L0925714