2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TORRES DEL RÍO
2010eko ekitaldiko karga-tasak
Torres del Rioko Udalak, 2009ko azaroaren 5ean egin bilkuran, bertzeak bertze, honako erabaki hau hartu zuen:
"...Erabaki da:
1. 2010erako karga-tasa hauek finkatzea:
-Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,425.
-Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,80.
-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3,80.
-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga - Udalaren diru-bilketarako indizea: 1,3koa, aplikatu behar dena maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen bidez onetsitako J.E.Z.aren tarifetan aipatzen diren kuoten gainean.
-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: %2,2 denbora-tarte guztietarako, lurraren balio igoera zehazteko (zerga-oinarria). Oinarriari aplikatu beharreko zerga-tasa: 12.
2. Iragarkia entitatearen iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematea, eta espedientea, Udalaren Idazkaritzan baitago, jendaurrean edukitzea hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek hura aztertu eta, behar izanez gero, egoki iruditzen zaizkien alegazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten epe horretan.
3. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, hasierako onespena behin betikoa bihurtuko da, erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu ez bada."
Espedientea, Udalaren Idazkaritzan baitago, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek hura aztertu eta, behar izanez gero, egoki iruditzen zaizkien alegazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten epe horretan.
Torres del Rion, 2009ko azaroaren 9an.-Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.
Iragarkiaren kodea: L0926085