146. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

Aldaketa aurrekontuetan. Behin betiko onespena

Udalak, 2009ko irailaren 24an egin osoko bilkuran, 5. aldaketa onetsi zuen hasiera batean 2009ko aurrekontuan. Hari buruzko ediktua 2009ko 128. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 16an. Bada, jendaurreko aldia erreklamaziorik gabe iragan denez, aditzera ematen da behin betikoz onetsi dela, 2/1995 Foru Legean ezarritakoa beterik, eta argitara ematen da behar diren ondorioak izan ditzan.

GASTUAK:

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 60.000 euro.

2. kapitulua.-Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 5.368 euro.

Guztira: 65.368 euro.

DIRU-SARRERAK:

8. kapitulua: Finantza-aktiboak: 65.368 euro.

Guztira: 65.368 euro.

Sartagudan, 2009ko azaroaren 6an.-Alkatea, José Ramón Martínez Benito.

Iragarkiaren kodea: L0926008