2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SANTSOL
Aldaketa 2009ko aurrekontuetan. Behin betiko onespena
Aurrekontuko 1. aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2009ko 93. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 29an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
KREDITU BEREZIA.
GASTUAK:
1-432-60102.Bodegones karrika zolatzea: 4.500 euro.
Gastuak, guztira: 4.500 euro.
DIRU-SARRERAK:
1-87000. Diruzaintzako gerakina: 4.500 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 4.500 euro.
Santsolen, 2009ko azaroaren 4an.-Alkatea, Francisco Javier Díaz de Ilarraza Sanz.
Iragarkiaren kodea: L0925750