2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZANGOZA
Aldaketak Zangozako Udalaren 2009ko aurrekontuan.
Hasierako onespena
Zangozako Udalak, 2009ko abuztuaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2009ko aurrekontuan aldaketak egiteko 3 eta 4. espedienteak.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Zangozan, 2009ko azaroaren 5ean.-Alkatea, Eskisabel Suescun Hualde.
Iragarkiaren kodea: L0925869