2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
JAITZ
Ordenantza, Jaizko udal mugapeko harri gatzaren ustiategia arautzen duena. Hasierako onespena
Udalak, 2009ko urriaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen, legeak eskatzen duen gehiengoa zuela:
Hasiera batean onetsi da Jaizko udal mugapeko harri gatzaren ustiategia arautzen duen ordenantza.
Jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.
Interesdunek Jaizko Herriko Etxean aztertzen ahalko dute espedientea, Rochapea karrikan, zk.g., bulego orduetan.
Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.
Jaitzen, 2009ko azaroaren 9an.-Alkate udalburua, José Luis Anocibar Ilzarbe.
Iragarkiaren kodea: L0926092