2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Xehetasun azterlana Manuel de Falla kaleko 3 eta 5.etan
igogailua jartzeko. Hasierako onespena
Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2009ko urriaren 20an, erabaki hau hartu zuen:
JOB 20-oct-09 (8/UV).
«Ikusirik espedienteko dokumentazioa, eta Udaleko arkitektoaren 2009ko urriaren 5eko txostenarekin bat, ondokoa erabaki da:
1. Hasiera batean onestea Manuel de Falla kaleko 3 eta 5.etan igogailua jartzeko xehetasun azterlana, Francisco Monente Zabalza jaunak aurkeztua jabeen elkartearen izenean.
2. Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; orobat, hemengo egunkarietan argitaratzea.»
Iruñean, 2009ko urriaren 26an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: L0925448