146. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OROTZ-BETELU

Aldaketa eraikuntzaren ordenantzan. Hasierako onespena

Orotz-Beteluko Udalak, 2009ko urriaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Orotz-Beteluko Udal Planeko eraikuntzaren ordenantzen 21.7.2.b) eta 23.8.2.c) artikuluak aldatzea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzako aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Orotz-Betelun, 2009ko urriaren 30ean.-Alkatea, Ainhoa Mendia Orradre.

Iragarkiaren kodea: L0925819