2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
Udalaren kultur eta kirol jardueretarako tarifen eguneratzea 2009/2010 ikasturtean. Behin betiko onespena
Orkoiengo Udalak, 2009ko ekainaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2009/2010 ikasturtean kultur eta kirol jardueretarako tarifen eguneratzea, 2009ko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zena, abuztuaren 17an.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, eguneratze hori behin betiko onetsi eta testu osoa ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan.
Orkoienen, 2009ko azaroaren 2an.-Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.
Prezio publikoa
2009-2010 ikasturtea
2009-2010 ikasturtean honako tarifa hauek aplikatuko dira:
1. epigrafea.-Gazte eta helduendako kirol ikastaroak eta haurrendako kirol jarduerak.
| HELDUAK | GAZTEENDAKO KUOTA | HAURRAK |
Erroldatuak | 102,00 | 76,50 | 31,00 |
Erroldatu gabeak | 178,50 | 0,00 | 54,00 |
2. epigrafea.-Kultur eta prestakuntzako jarduerak eta ikastaroak.
Epigrafe honen barneko 2009/2010 ikasturteko ikastaroak onesteko zerbitzuaren irizpideak erabiliko dira, hala nola eskaera, interesa eta berrikuntza. Balorazio teknikoaren arabera aldatzen ahalko dira ikastaro horiek.
| KUOTA | GAZTEENDAKO KUOTA | ERROLDATU GABEKOEN KUOTA |
Kultur tailerrak | 79,00 | 59,00 | 138,00 |
Ludoteka zerbitzua | 7,00 | 0,00 | 0,00 |
3. epigrafea.-Gaikako ikastaroak (hiruhilekokoak edo lauhilekokoak):
| HELDUAK | GAZTEENDAKO KUOTA |
Erroldatuak | 56,00 | 42,00 |
Erroldatu gabeak | 98,00 | 0,00 |
4. epigrafea.-Halako talde batzuendako ikastaroak:
Gimnastika arina, hirugarren adinekoendako.
- Erroldatuak: 31,00 euro.
- Erroldatu gabeak: 54,00 euro.
5. epigrafea.-Ikastaro eta jarduera bereziak.
Honako hauek sartzen dira epigrafe honetan:
A.-Arestian aipatu diren ez bezalako gaiak, iraupena eta maiztasuna dituzten ikastaroak dira.
Ikastaro horien tasak kasuan kasuko kostuaren eta konplexutasunaren arabera ezarriko dira.
B.-Aisiako eta astialdiko kanpamentuak herritik kanpo.
Jarduera horien tasak kasuan kasuko kostuaren eta konplexutasunaren arabera ezarriko dira, jarduera bakoitzeko gutxienez ere 107 euroko prezio publikoa ezarrita.
2010eko aisiako kanpamentuaren prezio publikoa
| PARTE-HARTZAILE BAT | + 1.SENIDEA | 2. SENIDEA EDO GEHIAGO |
Erroldatuak | 107,00 | 96,00 | 86,00 |
Erroldatu gabeak | 187,00 | 0,00 | 0,00 |
C.-Hiri-kanpamentua / Familia eta lana bateratzeko programa.
Jarduera horien tasak kasuan kasuko kostuaren eta konplexutasunaren arabera ezarriko dira, txanda bakoitzeko gutxienez ere 60 euroko prezio publikoa ezarrita.
Hiri-kanpamentuen 2010eko prezio publikoa txanda bakoitzeko
| PARTE-HARTZAILE BAT | + 1. SENIDEA | 2. SENIDEA EDO GEHIAGO |
Erroldatuak | 60,00 | 54,00 | 48,00 |
Epigrafe honetako B eta C puntuetako jardueretako tasak txikiagoak izanen dira senideendako, hau da, izena ematen duen bigarren senideak %10 merkeago ordainduko du, eta hurrengoek %20.
6. epigrafea.-Futbol zelaia denboraldian erabiltzeko kuota:
(Erabilera arautzen duen ordenantzaren arabera).
Erabiltzeko kuotarik ez da izanen 2009-2010 ikasturtean.
Arau orokorrak
Helduei aplikatzen zaizkien tarifak eta gazte kuotari dagozkionak bi pagamendutan ordaintzen ahalko dira, bakoitza %50ekoa, bata izena ematen denean eta bertzea ikastaroak hasten direnean, urriaren 15ean beranduenez.
Gazte kuota Orkoienen erroldaturiko gazte guztiei aplikatuko zaie, 15etik 25 urtera badituzte biak barne. Gazte kuota izanen da ikastaroen kuotei %25eko deskontua aplikatu ondorengoa.
Jardueretan postu hutsak baldin badaude, erroldatu gabekoek betetzen ahalko dituzte, erroldatuen kuota gehi %75 ordainduko dute.
Haurrendako kirol jardueretan, gure eragin eremuko umeek -eskolak hartzen duen eskualdeak eta Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen zonifikazioak mugatzen baitute eremu hori- erroldatuen tarifa ordainduko dute, eta lehentasuna izanen dute erroldatu gabekoen aurrean.
Iragarkiaren kodea: L0926187