146. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Oltzako U.E.-1 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua.
Behin betiko onespena

Oltza Zendeako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2009ko urriaren 27an egin bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

Lehena.-Oltzako U.E. 1 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua behin betiko onestea. Joaquín Mencos Doussinague jaunak sustatu du, Mercedes Sánchez Marco arkitektoak prestatu eta EHAEOk ikus-onetsi 2007ko maiatzaren 21ean. Eranskinak, aldiz, arkitekto berak prestatu ditu eta EHAEOK ikus-onetsi 2007ko abuztuaren 13an eta 14an, 2007ko urriaren 10ean, 2008ko apirilaren 9an eta 2008ko maiatzaren 23an.

Bigarrena.-Iruñerriko Mankomunitateak emaniko txostenari jarraikiz, urbanizazioaren exekuzioa ondoko ingurubar hauek betetzeari lotua egonen da:

-Saneamenduko kolektore berriak egun dagoenarekin duen lotura aldatu eginen da. Jauregiaren parean egun dagoen saneamenduko hodiak ez ditu behar bezalako baldintzak betetzen, SCPSAren arautegiko irizpideen arabera. Kolektore berria igorleari lotuko zaio hain zuzen ere jauregiaren behealdean dagoen laborantzako lurzatiko puntu batean. Urbanizatzeari ekin baino lehen. Oin planoa aurkeztu beharko da eta bertan azalduko kolektorearen trazadura hain zuzen ere igorlearekin lotura egiten duen punturaino, eta garbi adierazi beharko dira diametroak, materialak, kutxeten kokaera eta erregistroko putzuak. Hodi horren luzetarako profila aurkeztu beharko da eta bertan argi azalduko diametroak, sakonerak, maldak, sestrak eta egun dauden zerbitzuak.

-Saneamenduko kolektoreak zeharkatu egiten ditu lurzati pribatuak egungo koletore nagusiarekin lotu baino lehen. Obrak jaso aitzina, nahitaez finkatu beharko da ubide zortasun iraunkorra, SCPSAren alde, hodi berriaren gainean. Zortasuna eskubide errealaren izaerakoa izanen da, 3 metro zabal eta ardatza izanik erdilerroa, eta bertan ez da ez eraikinik ez zuhaitzik izanen. Erregistro putzuak SCPSAren titulartasunekoak izanen dira eta haien gainean jabari osoa izanen du. Bai zortasuna bai putzuen gaineko jabaria eskritura publikoan idatziko dira, Jabetza Erregistroan azal daitezen, betiere SCPSAren alde.

-Udalak urbanizazio berria jaso baino lehen, bukatua egon beharko du herriko putzu beltz berriak. Oltza Zendeako Udalak urbanizazioa bereganatzeko eta Oltzako Kontzejuak etxebizitzak okupatzeko lizentziak emateko, nahitaezkoa izanen da balditza hori betea izatea.

-SCPSArekin tramitatu beharko dira industrialdeko sareak egungo sare nagusiekin lotzeko baimenak.

-Sektoreko sareetatik (edo egungoetatik) egiten diren lotuneak egiten direnean, bakoitzak sortuko du bere tasa, hain zuzen ere emandako zerbitzuen gaineko prezioak arautzen dituen Ordenantzan agertzen direnak, 2007ko abenduko Uraren Ziklo Integralari dagokionez.

-Gainera, SCPSAri ordaindu beharko zaio industrialdeko sareak- edo harguneak- egungo sareetara lotzeko kostuak. Lan horiek nahitaez SCPSAko langileek egin beharko dituzte.

-Obrak jaso aitzin, sustatzaileak SCPSAri eman beharko dizkio (DGN edo DWG euskarri digitalean) egitan eraiki diren hornidura edo saneamendu sareen planoak, eta hori urbanizazio proiektuaren planoen definizio maila berean. Orobat, hornidura eta sanemanduko hodien trazaduren UTM motako koordenadak aurkeztu beharko dira, eta gutxienez bertan adierazita kutxetak, harguneak eta bai oinplanoan nola aurretiko bistan izan daitezkeen sigi-sagak.

Hirugarrena.-Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunei igortzea, behar diren ondorioetarako.

Oltza Zendean, 2009ko azaroaren 2an.-Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L0925775