146. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Arazuriko 437 eta 81-A lurzatietako finkak normalizatzeko espedientea. Hasierako onespena

Oltza Zendeako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2009ko urriaren 27an egin bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

Lehena.-Hasiera batean onestea Arazuriko 437 eta 81-A lurzatietako finkak normalizatzeko proiektua, Arazuriko Kontzejuak eta Juan Ignacio Ariz Larumbe jaunak sustatu dutena, sustatzaileek 2009ko maiatzaren 18an izenpetutako normalizazio agiriari jarraikiz.

Bigarrena.-Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkiak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta hemengo prentsan argitaratuta, eta espedientean agertzen diren interesdunei jakinaraziko zaie.

Oltza Zendean, 2009ko azaroaren 2an.-Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L0925774