146. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Plan partziala Iberoko 1. sektorean. Hasierako onespena

Oltza Zendeako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2009ko urriaren 27an egin bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

Lehena.-Hasiera baten onestea Iberoko 1. Sektoreko plan partziala, Ekiser izanik sustatzailea.

Plan Partziala behin betiko onetsi aitzin, sustatzaileak testu bategina aurkeztu beharko du, honako determinazioak barne:

-Hirigintzako aprobetxamendurako eskubidea, Iberoko 1. sektorearen alorretan egun dauden bideek okupatzen duten azalerari dagokiona, salbu eta Esterrea aldeko bidearen sekzioko 1.628 metro, hain zuzen ere hori ex novo sartu baitzen Udal Planeko aldaketa puntualaren testu bateginean. Onespena Etxebizitza eta Lurraldearen Antolamenduko kontseilariak emaniko otsailaren 11ko 20. ebazpenak eman zion, eta ebazpen hori 2009ko 35. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitartu zen, martxoaren 23an.

-Esterrea aldeko bidearen sekzioari egokitutako urbanizazioa, UO2 unitatearen barrenean sartzen baita, hori guztia 1. Kostuen Banaketaren esparruko urbanizazioaren jarraipen gisa.

Bigarrena.-Espedientea igortzea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari, hark honen gaineko txostena eman dezan.

Hirugarrena.-Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetean, iragarkiak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako prentsan argitaratuta.

Oltza Zendean, 2009ko azaroaren 2an.-Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L0925773