2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERRIBERRI
Herrilurren desafektazioa, lur trukea egiteko
Hasierako onespena
Erriberriko Udalak, 2009ko azaroaren 3ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, erabaki zuen, legez eskatzen ahal diren botoen gehiengoa zuela, hasiera batean onestea lurzati berrantolamenduaren 2. poligonoko IV-4. sektoreko 496. herrilurra desafektatzea (10. poligonoko 1.067 katastroko lurzatia), Fundación Cidemcoren beste lursail batekin trukea egiteko (lurzati berrantolamenduaren 2. poligonoko IV-4 sektoreko 492. lurzatia), esperimentaziorako eremu bat paratzeko.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 6/1990 Legearen 140. artikuluan xedatutakoa betetzeko. Interesdun guztiek ikusten ahalko dute espedientea eta hilabetez hari buruzko alegazioak aurkeztu, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Erriberrin, 2009ko azaroaren 6an.-Alkatea, María Carmen Ochoa.
Iragarkiaren kodea: L0926033