2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
Xehetasun azterlana, Imarkoaingo 3. poligonoko 535-C
lurzatiari dagokiona, Aurelia Felisa Iribarren Ezcurra andreak sustatua. Behin betiko onespena
Noain Elortzibarko Udalak, 2009ko azaroaren 4an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen Noain Elortzibarko Udal Planeko 3. poligonoko 535-C lurzatiaren xehetasun azterlana, Aurelia Felisa Iribarren Ezcurra andreak Imarkoainen sustatua. Onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igorriko da.
Noain Elortzibarren, 2009ko azaroaren 5ean.-Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.
Iragarkiaren kodea: L0926053