146. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2040/2009 EBAZPENA, azaroaren 11koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren menpeko hainbat zentrotan merezimendu lehiaketaren bidez 63 burutza betetzeko deialdia hein batean ebazten duena. Lanpostuok osasun laguntzaz kanpoko atal eta unitateetako burutzak, txandako arduradunak, pabiloiko arduradunak, erizaintza unitateetako burutzak eta laguntza unitateetako burutzak dira.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, abenduaren 19ko 3580/2008 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren mendeko hainbat zentrotan merezimendu lehiaketaren bidez 63 burutza betetzeko deialdia onetsi zuen. Lanpostuok osasun laguntzaz kanpoko atal eta unitateetako burutzak, txandako arduradunak, pabiloiko arduradunak, erizaintza unitateetako burutzak eta laguntza unitateetako burutzak dira.

Deialdia 2009ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 28an.

Merezimendu lehiaketa bukatu eta epaimahaiak aktak igorririk, bidezko da proba puntuaziorik altuenarekin gainditu duten izangaiak izendatzea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez,

EBATZI DUT:

1. Proba gainditu eta puntuazio handiena lortu duten izangaiak sei urterako izendatzea deialdiaren xede diren lanpostu hauetan aritzeko:

-Teresa Ferrer Gimeno andrea, Osasun Publikoaren Institutuko Ingurumen Osasunaren Administrazio Ataleko burutzarako (lanpostuaren zenbakia: 68776).

-Ángel Fernández Irujo jauna, Tuterako Osasun Barrutiko Zerbitzu Orokorren Atal Administratiboko burutzarako (lanpostuaren zenbakia: 67510).

-María José Arregui Mandacen andrea, Osasun Publikoaren Institutuko Langileriaren Kudeaketaren Administrazio Unitateko burutzarako (lanpostuaren zenbakia: 67506).

-Carmen Armendáriz Recalde andrea, Osasun Publikoaren Institutuko Dokumentazioaren eta Laguntza Teknikoaren Administrazio Unitateko burutzarako (lanpostuaren zenbakia: 68778).

-María Asunción Gastaminza Nuin andrea, Osasun Publikoaren Institutuko Analisi Mikrobiologikoen Laguntzako Unitateko burutzarako (lanpostuaren zenbakia: 67675).

-Iluminada Sanz Fernández andrea, Tuterako Osasun Barrutiko Buñuelgo Osasun Eskualde Oinarrizkoaren Unitate Administratiboko burutzarako (lanpostuaren zenbakia: 69076).

-Pilar Jiménez Monreal andrea, Tuterako Osasun Barrutiko Cintruenigoko Osasun Eskualde OInarrizkoaren Erizaintza Unitateko burutzarako (lanpostuaren zenbakia: 66569).

-María Ángeles Pérez Sola andrea, Tuterako Osasun Barrutiko Kanpo Kontsultetarako eta Onko-hematologia Erizaintza Unitateko burutzarako (lanpostuaren zenbakia: 68982).

2. Interesdunek hamar egun naturaleko epea izanen dute lanpostuaren jabetza hartzeko, izendapen ebazpen hau jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea interesdunei, Tuterako Osasun Barrutiko Langileria Zerbitzuari, Osasun Publikoaren Institutuko Administrazio eta Langileria Ataleko buruari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Deialdiak Tramitatzeko Atalari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko azaroaren 11n.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0926413