138. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BORTZIRIETAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Hasierako onespena Etxez etxeko zerbitzuko tasen aldaketari

Mankomunitate honen Juntak, 2009ko urriaren 28an egindako bileran, erabaki hau hartu zuen:

2010. urterako aipatutako tasen aldaketak hasiera batez onestea. Aldaketa horiek ehuneko 1eko igoera suposatzen dute.

Aditzera ematen da espedientea, eta aipatutako erabakia, Mankomunitatearen Idazkaritzan, Etxalarko Herriko Etxean, jendaurrean egonen direla, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar egun balioduneko epean, herritarrek edo bidezko interesa dutenek egoki juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa eta oharrak egin ahal ditzaten Mankomunitatearen idazkaritzan.

Ez bada erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten, behin betikoz onetsitzat emanen dira aipatutako aldaketak.

Udal mankomunatuetako Idazkaritza bakoitzean, tasen zerrendaren kopia bat ere interesdunen eskura izanen da.

Etxalarren, 2009ko urriaren 29an.-Presidentea, Patxiku Irisarri Elizagoien.

Iragarkiaren kodea: L0925425