138. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BORTZIRIETAKO HIRI-HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

2010eko aurrekontua eta exekuzio oinarriak.
Hasierako onespena

Mankomunitate honetako Juntak, 2009ko urriaren 26an egindako bileran, 2010eko aurrekontua eta exekuzio oinarriak onetsi zituen hasiera batez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako espedientea Etxalarko Herriko Etxean kokatuta dagoen Mankomunitateko idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Etxalarren, 2009ko urriaren 27an.-Presidentea, Patxiku Irisarri Elizagoien.

Iragarkiaren kodea: L0925323