138. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BORTZIRIETAKO HIRI-HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

Hasierako onespena tasen aldaketari

Mankomunitate honen Juntak, 2009ko urriaren 26an egindako bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

2010. urterako, Hiri-hondakin solidoen bilketa eta tratamendu zerbitzuaren tasak arautzen dituen Ordenantza fiskalaren eranskinean ezarritako tasen aldaketa hasiera batez onestea.

Aldaketa: ehuneko 1,1eko igoera, biribilduta.

Tasa hauek zabor bilketari dagozkio. Beraz, tratamenduari dagokion tasa kenduta dago.

Aditzera ematen da espedientea, eta orobat aipatutako erabakia, Mankomunitatearen Idazkaritzan, Etxalarko Herriko Etxean, jendaurrean egonen direla, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita hamar egun balioduneko epean, herritarrek edo bidezko interesa dutenek egoki juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa eta oharrak egin ahal ditzaten Mankomunitatearen Idazkaritzan.

Udal mankomunatuetako idazkaritza bakoitzean, tasen zerrendaren kopia bat ere interesdunen eskura izanen da.

Etxalarren, 2009ko urriaren 27an.-Presidentea, Patxiku Irisarri Elizagoien.

Iragarkiaren kodea: L0925246