138. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDASOA ETA BERROARAN MENDIETAKO BILTZARRA

Aurrekontuko 1/2009 aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuko 1/2009 aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2009ko 122. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 2an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa horiek behin betikoz onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/3 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedaturi jarraikiz.

Erabakitzen diren kreditu sorrerak eta gehikuntzak:

-1. aldaketaren espedientea.

Kontu-saila: 1-121-46200: Biltzarrak Udalei ematen dien diruen banaketa. Zenbat diru zuen: 1.000,00 euro. Sortzen den kreditu berezia: 59.000,00 euro. Emaitza, guztira: 60.000,00 euro.

Kontu-saila: 1-121-46600: Biltzarrak Kontzejuari ematen dion diruen banaketa. Zenbat diru zuen: 1.000,00 euro. Sortzen diren kredituak:
19.000,00 euro. Guztira: 20.000,00 euro.

Finantzabidea:

1 870 "Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako": 78.000,00 euro.

Donezteben, 2009ko urriaren 23an.-Biltzarburua, José Miguel Celayeta Lastiri.

Iragarkiaren kodea: L0925030