138. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUÑIGA

2008ko kontu orokorra. Behin betiko onespena

Zuñigako Udalak, 2009ko urriaren 23an egin bilkuran, bertzeak bertze, honako erabaki hau hartu zuen:

1.-Hasiera batean onestea 2008ko kontu orokorra.

2.-Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 305. artikuluarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Epea inork erreklamaziorik egin gabe iragaten bada, aurrekontua behin betikoz onetsirik geldituko da.

Zuñigan, 2009ko urriaren 23an.-Alkatea, José Manuel González Ruiz de Zuazo.

Iragarkiaren kodea: L0925015