138. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Industriako hiri-lurzoruan, sotoko solairuan eraikitzea arautzen duen hirigintzako ordenantza. Behin betiko onespena

Villatuertako Udalak, 2009ko uztailaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Industriako hiri-lurzoruan, sotoko solairuan eraikitzea arautzen duen hirigintzako ordenantza.

Onespenaren erabakia 2009ko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 17an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

INDUSTRIAKO HIRI-LURZORUAN, SOTOKO SOLAIRUAN ERAIKITZEA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

1. artikulua. Ordenantza honen helburua da sotoko solairuak arautzea, San Miguel industrialdeko lurzatietan eta eraikuntzetan eta Planeamenduko Arau Subsidiarioetako UI-1 eta UI-2 unitateetan.

2. artikulua. Sotoko solairua da sestraren 0 kotaren azpian egindako obra; gutxienez ere 2,50 metroko altuera librea izan behar du.

3. artikulua. Eraikinek sotoko solairua izaten ahalko dute, eta hark sestraren azpian okupatuko duen azalera izanen da sestraren gainean eraikuntzaz okupa daitekeen lurzatiaren azalera bera.

4. artikulua. Sotoko solairua produkzio prozesuan sartu ahalko da eta erabiltzen ahalko da lehengaiak edo produktu amaituak biltegiratzeko, baita ibilgailuak aparkatzeko ere.

5. artikulua. Sotoko solairu osoa edo haren zati bat ibilgailuak aparkatzeko erabiliko balitz, hartan sartzeko arrapalek hartzen ahalko dute lurzatian eraikuntzatik libre dagoen lurzorua.

6. artikulua. Arrapala horiek ez dute hartuko espazio publikorik, eta beti atzeraeman beharko dira; lurzatiaren kanpoaldeko lerrokaduratik edo itxiera lerrotik, gutxienez ere, bi metro atzeraeman ere.

Eraikinaren fronteetan paratzea aurreikusten bada, gutxienez ere bost metro atzeraeman beharko dira lurzatiaren itxieratik edo lurzatiaren kanpoaldeko lerrokaduratik.

7. artikulua. Oinezkoak sotoko solairuan sartzeko bideak eraikinen barruan garatuko dira eta ez dute inoiz ere eratuko fatxadako horma-atalen edo perimetro-pareten eranskin gisakorik.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean osorik argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Villatuertan, 2009ko urriaren 23an.-Alkate udalburua, Patxi Martínez de Goñi Urritzelki.

Iragarkiaren kodea: L0925033