138. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROTZ

Aldaketa Urrozko Arau Subsidiarioetan. Behin betiko onespena

1.-Urrozko Udalak, 2009ko uztailaren 16an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Arau Subsidiarioetako aldaketa xehakatu hau.

2.-Erabaki hori 2009ko abuztuaren 7ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, eta hilabeteko epea iraganik inork ez du alegaziorik aurkeztu. Nafarroako egunkari batean eta iragarki oholean ere argitaratu da.

Hori guztia ikusirik, aho batez, erabaki du:

1.-Behin betiko onestea Urrozko Arau Subsidiarioetako aldaketa xehakatua, José Luis Perurena Miguelenak sustatua.

2.-Aldaketak ordenantzetako 3. tituluko 1. ataleko 2. kapituluari eragiten dio, eta hau dio: Beheko solairua: "Beheko solairuaren sarbidea edo zokaloa, baldin eta zokaloak eraikinaren fatxadak baino aurrerago egiten badu, eskailera baten bidez eginen da; eskailera horrek eraikinaren simetria ardatzarekin bat eginen du. Eskailera hau fatxadarekiko perpendikularra izanen da eta, salbuespenez, eskailera paraleloa izanen da fatxadarekiko eta simetrikoa eraikinaren ardatzarekiko, baldin eta ibilgailuen zirkulazioa edo auto aparkatuak oztopo badira eskailera egiteko".

4.-Onetsitako aldaketaren agiriaren ale bat igortzea, behar bezala eginbidetua, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura. (35/2002 Foru Legea, 81.3 artikulua).

Urrotzen, 2009ko azaroaren 3an.-Alkatea, Inaxio Urroz Grajirena.

Iragarkiaren kodea: L0925563