138. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Garapen bidean diren herrialdeekin lankidetza proiektuak egiteko GGKEei diru-laguntzak esleitzeko lehiaketa publikoaren oinarriak Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2009ko uztailaren 3an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen garapen bidean diren herrialdeekin lankidetza proiektuak egiteko GGKEei diru-laguntzak esleitzeko lehiaketa publikoaren oinarriak, 2010eko deialditik aurrera ondorioak sortuko dituztenak. Horrenbestez, indargabetu eginen dira Udalaren osoko bilkurak 1999ko urriaren 29an egindako bileran onetsitako oinarriak.

Espedientea jendaurrean egon da, iragarkia 2009ko 105. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, abuztuaren 26an, baita Udal honetako iragarki oholean ere. Arauzko epea inork erreklamaziorik aurkeztu gabe iragan denez gero, behin betiko onetsitzat jo da.

Ondotik, testu osoa argitaratzen da, orok jakin dezan eta gainerako ondorioak izan ditzan, Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea betez.

Tuteran, 2009ko urriaren 26an.-Alkatea, Luis Casado Oliver.

GARAPEN BIDEAN DIREN HERRIALDEEKIN LANKIDETZA PROIEKTUAK EGITEKO GGKE-EI DIRU-LAGUNTZAK ESLEITZEKO LEHIAKETA PUBLIKOAREN OINARRIAK

(Oinarrien testu osoa)

Lehen oinarria.-Deialdiaren xedea.

Deialdi honen xedea Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeetarako (GGKE) laguntza ekonomikoa ematea da. Horretarako, garapen bidean diren herrialde eta herri pobretuetako populazioaren oinarrizko beharrak zuzenean asetzeko ekintzak gauzatuko dira, baita herritarrak sentikor bihurrarazteko eta Tuterako komunitatearen parte hartzea sustatzeko jarduerak ere.

Garapenaren aldeko Lankidetzari buruzko martxoaren 9ko 5/2001 Foru Legearen 9. artikuluan honako hau xedatzen da: "Nafarroako toki entitateek, beren eskumenak erabiltzen ari direlarik, bidezkoak iruditzen zaizkien ekimenak burutzen ahalko dituzte garapenaren aldeko lankidetzan, betiere Foru Lege honen I. eta II. kapituluetan zehazten diren xedeak, lehentasunak eta printzipio gidariak kontuan hartuta. Garapen bidean dauden herrialdeetako udalak indartzen ahaleginduko dira aukeran".

"Laguntza" motako ekintzak gainditzen joateko eta garapenaren alde gero eta jarduera gehiago bultzatzeko asmoz, uste da proiektuek honako ikuspegiari eutsi beharko diotela: "jarduera bateratuen multzoa; emaitza batzuk lortu nahi dituzte, komunitate onuradunaren bizi baldintzei laguntzeko eta komunitatea proiektuak berak sortzen dituen baliabideei esker etengabe mantentzeko".

Emateko prozedura Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean eta uztailaren 21eko 87/2006 Errege Dekretuak onetsitako Diru-laguntzei buruzko erregelamendu orokorrean ezarritakoaren arabera garatuko da.

Eskabideak aurkezteko epea hastearekin batera, diruz laguntzen ahal diren proiektuen deialdia finantzatzeko aurrekontuko kontu-saila argitaratuko da urtero, baita haren zenbatekoa ere.

Udalak hirugarren munduarekiko lankidetza proiektuetarako emandako zenbatekotik:

-Zenbatekoaren %92 deialdi honetan aurkezten diren lankidetza proiektuetarako emanen da.

-Tuterako Udalak %2a erabiliko du GGKEek urte horretan Tuteran eginen dituzten sentsibilizazio kanpainak finantzatzeko. (%2 hori lankidetza proiektuen barnean ez dago).

-Gainerako %6a sor daitezkeen krisialdietan Udalaren Gizarte Ongizate eta Emakumearen Informazio Batzordeak zehazten dituen larrialdietarako proiektuetarako erabiliko da.

Bigarren oinarria.-Irizpideak eta lehentasunak.

1.1. Horretarako erabili beharreko diru-laguntzak pertsonen eta komunitateen giza sustapen eta garapenaren barnean kokatuko dira, haien nortasun historikoa eta kulturala errespetatuta eta mendekotasun harremanak sortu edo indartzeko joera duten jarduerak saihestuta. Horrela, haien oinarrizko beharrizanak asetzen eta tokiko giza baliabideak bultzatzen saiatuko da.

1.2. Proiektuen onuradun zuzenak eta bakarrak herrialde txirotuetako gizakiek izan behar dute, batez ere kinka larrienetan daudenek. Lankidetza eta garapen proiektuetatik, elkartasuneko ekimenak izanik, merkataritzaren gaineko irizpide oro baztertu beharra dago, eta, horrenbestez, saihestu behar dira gobernuei, haien erakundeei, merkataritza entitateei, multinazionalei eta abarrei zuzenduriko laguntza ofizialak ere. Haatik, Tuterako Udalak beste udalekin hitzarmenak sinatzen ahalko ditu udal entitateen arteko elkarlan zuzeneko esparruan.

1.3. Proiektuek onuradunen parte-hartze zuzena eduki beharko dute idatzi, garatu eta gauzatzerakoan, herri horietako bizilagunak sustatuko diren ekimenen subjektu eta protagonista bihurtuko baitituzte. Komunitate horietako natura, teknika eta giza arloko baliabideez probestuta, sortu eta sustatuko diren dinamikek gizarteetako bidegabekeriak murriztea eta garapena bultzatuko dituzte, errealitate horren kausa sakonetan jarduteko, maiz egituretan sortuak baitira.

1.4. Neurri handian helburuak beteko direla bermatzen duten kontraparteek (tokian tokiko bazkidea), talde edo elkarteek eta beste udal batzuek (ez dira inoiz izanen partikularrak) sustatu behar dituzte proiektuak.

1.5. Funts publikoak izanda, ez dira aintzat hartuko arraza, sexua, ideologia, erlijioa edo giza egoeraren beste edozein murrizketa dela-eta baztertzen duten proiektuak, bereziki ukituta dauden sektoreetan (hala nola emakumeak, herrixka indigenak, adingabeak edo beste batzuk) bazterkeriaren arrazoien aurka borrokatzeko direnak izan ezik.

1.6. Udal honetatik bultzatzen diren lankidetza, elkartasun eta giza garapenerako proiektuek herritarrek gai horietan eta haiei zuzenean edo zeharka lotuta daudenetan (batez ere, aurreikusi gabeko hondamendietan edo larrialdietako egoeretan) parte hartzea suspertu, erraztu eta bideratu behar dute. Era berean, zenbait ekintza sustatuko dituzte, iritzi publikoa arazo horiekiko sentikor bihurrarazten eta, bereziki udalerriko haurren eta gazteen artean, garapenerako eta elkartasunerako hezkuntza areagotzen nabarmen lagunduko dutenak.

1.7. Proiektuek hirugarrenei zeharka ematen ahal dizkieten mozkinak (adibidez, teknikarientzako ordainsariak, materialen erosketa, ekipoak, baliabide teknologikoak eta abar) ahal den neurrian jarduera jasotzen duten herrialdeetarako erabiltzen saiatuko da, laguntza ematen dutenen atzeraelikadura saihestuta, proiektuaren egonkortasuna sustatuta eta eremuko garapenari lagunduta.

2.1. Lehenetsi eginen dira honako jarduketa eremu hauek dituzten proiektuak:

2.1.1. Haurren heriotza tasa murrizteko proiektuak.

2.1.2. Emakumeen sustapena hobetzeko proiektuak.

2.1.3. Haurrentzako hezkuntza eta helduentzako lanbide heziketa hobetzeko proiektuak.

2.1.4. Azken urteko hondamendi naturalek ukitutako herrietako oinarrizko azpiegiturak berreraikitzeko proiektuak.

2.1.5. Txandakako funtsak eta kooperatibak sortzen laguntzen duten, eta komunitate sustatzailearen barnean proiektu berriak finantzatzeko aukera ematen duten proiektuak.

2.1.6. Esku hartzeko eremuetako elikadura-segurtasuneko maila hobetzeko proiektuak; beraz, nekazaritzari eraginen zaio.

2.1.7. Osasun baldintzak hobetzeko proiektuak, proiektuaren xede diren biztanleen osasun egoera larriei bereziki helduta.

2.1.8. Ingurumena babesteko proiektuak.

Bereziki lehenetsiko dira hurrengoei zuzentzen zaizkien proiektuak:

-Oso kalteberak diren taldeak: herrixka indigenak, gutxiengo etnikoak, errefuxiatuak, haurrak eta emakumeak.

Hirugarren oinarria.-Diruz laguntzen ahal diren jarduerak eta gastuak.

1.-Deialdi honen bidez, hurrengo jarduerak lagunduko dira diruz: garapenerako lankidetza proiektuak, garapen bidean diren eta egoera sozial ahulean dauden populazioen oinarrizko beharrizanak zuzenean asetzeko helburua duten GGKEek gauzatzen dituztenak.

Diruz lagundutako gehieneko kopurua ezin izanen da hamabost mila eurotik (15.000 euro) gorakoa izan proiektuko.

Gobernuz kanpoko erakunde bakoitzari proiektu bakarra laguntzen ahalko zaio diruz. Kopuru handiagoa aurkeztuz gero, bakar bati lagunduko zaio diruz, puntuazio handiena lortzen duenari hain zuzen.

2.-Diruz laguntzen ahal diren gastuak:

2.1. Benetan egindako gastutzat joko da deialdi honetan ezartzen den justifikazio epea bukatu baino lehen ordaindu dena.

2.2. Udalak deialdi honen babesean garapenerako lankidetzarako ematen dituen diru-laguntzek finantzatzen diren proiektuen edo jardueren zuzeneko eta zeharkako gastuak estaltzen ahalko dituzte.

Zeharkako gastutzat (administrazio eta kudeaketa arloetakoak) joko da GGKE edo entitate eskatzailearen ohiko funtzionamenduari dagokiona eta, arrazoizko moduan behar den neurrian, diruz lagundutako esku-hartzea gauzatzeko euskarri erabiltzen dena; nolanahi ere, ezin izanen da aurrekontuaren %10etik gorakoa izan.

2.3. Diru-laguntzak erabiltzen ahalko dira bai materialak, horniketak, ekipoak edo ekoizpeneko beste aktibo batzuk erosi eta garraiatzeko gastuei aurre egiteko, bai proiektuari zuzenean lotutako langileek eta funtzionamenduak ekarritako gastuak ordaintzeko.

2.4. Salbuespen gisa, lurrak edo ondasun higiezinak erosteko erabiltzen ahalko da diru-laguntza; baina, betiere, legezko egoeraren berri ematen duten eta benetan erosten ahal direla frogatzen duten agiriak aurkeztea izanen da baldintza. Gainera, ondasun horien titulartasuna behar du izan proiektua zein tokitan egiten den bertako jendea ordezkatzen duen erakunde batena. Azken baldintza hori aplikatzekoa da eraikin berriak altxatzeko proiektuen kasuan ere.

2.5. Finantza-gastuak, lege- edo finantza-aholkularitzako gastuak, notario eta erregistro gastuak, diru-laguntza jaso duen proiektua egiteko peritu gastuak eta berariazko administrazio gastuak, horiek guztiak diru-laguntza jaso dezaketen gastutzat joko dira, baldin eta zuzeneko lotura badute diru-laguntzaren xede den jarduerarekin eta ezinbestekoak badira hura behar bezala prestatu nahiz burutzeko.

2.6. Deialdian aurkezten diren proiektuek beste entitate publiko edo pribatu batzuen %35eko finantzaketa-funtsa, gutxienez, izan beharko dute. Finantzaketa hori ezin badute lortu, entitateak konpromisoa hartu beharko du aurkeztutako proiektuaren finantzaketa osoari buruz.

2.7. Emandako diru-laguntzen zenbatekoak ez du sekulan gaindituko -beste erakunde edo entitate pribatu zein publikoen laguntzekin batuta- egin beharreko proiektuaren kostua.

3.-Honako hauek ez dira inoiz joko diruz laguntzen ahal den gastutzat:

a) Banku kontuetako korritu zordunak.

b) Korritu, errekargu eta zehapen administratibo eta penalak.

c) Prozedura judizialetako gastuak.

d) Berreskuratzen edo konpentsatzen ahal diren zeharkako zergak.

e) Errentaren gaineko zerga pertsonalak.

Laugarren oinarria.-GGKEek bete beharreko baldintzak.

Diru-laguntzak eskuratu nahi dituzten GGKEek baldintza hauek bete beharko dituzte:

1.-Pertsona juridikoak izatea, legeari jarraikiz eratu direnak eta, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, Nafarroako Gobernuko Elkarteen Erregistroan, Garapenerako Lankidetzarako Espainiako Agentziako Garapenerako Gobernuz kanpoko Erakundeen Erregistroan edo Justizia Ministerioko Erlijio Elkarteen Erregelamenduan inskribaturik daudenak.

2.-Foru Ogasunarekiko, Tuterako Udalarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko tributu arloko betebeharrak egunean izatea.

3.-Estatutuetan agertzea bere helburuen artean badagoela garapen bidean diren herrialdeetako lankidetza, elkartasun eta giza garapenerako diren jarduerak eta proiektuak egitea.

4.-Esku hartzeko eremuan entitate laguntzaile bat (kontrapartea) izatea.

5.-Tuteran sentsibilizazio kanpainak egin beharra, garatutako proiektuaren eta komunitate onuradunen egoeraren berri emateko, edo beste edozein motatako sentsibilizazio kanpainak, garapen bidean diren herrialdeen egoeren berri emateko helburua dutenak.

6.-Irabazizko entitateen mende ez egotea, ez ekonomiaren aldetik, ez instituzioaren aldetik.

7.-Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 38/2003 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako baldintzak betetzea.

8.-Aurreko deialdietan diru-laguntza jaso badu, justifikazio txostenen aurkezpenari dagokionez egunean egotea, deialdi honetan xedatutakoaren arabera.

9.-Nafarroako Foru Komunitatean egoitza soziala edo ordezkaritza etengabea dagoela frogatzea.

Bosgarren oinarria.-Eskabideak eta agiriak.

1.-Eskaera eta dokumentazioa: diru-laguntza eskuratzeko jarraian zehazten diren agiriak aurkeztu beharko dira:

I. Eskabidea, 1. eranskin gisa agertzen dena eta entitateko legezko ordezkariak sinatu duena. Bertan entitate eskatzaileak deialdi honetan eskatzen diren baldintzak betetzen dituela eta Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan ezarritako debekuetatik bat bera ere ez duela adieraziko da.

II. Proiektuaren aurkezpenaren memoria, 2. eranskinean agertzen den formatuaren araberakoa izanen dena. Bertan ondokoak gehitu beharko dira egiaztagiri gisa, jatorrizko agiriaren edo kopia eskuetsiaren bidez:

-GGKE eskatzailearen eta tokian tokiko bazkidearen edo kontrapartearen estatutuak.

-Entitate eskatzailearen identifikazio fiskaleko txartela.

-Tokian tokiko bazkideko edo kontraparteko legezko ordezkariaren egiaztagiria.

-GGKE Nafarroako Gobernuko Erregistroan edo hari dagokionean inskribatuta dagoela adierazten duen egiaztagiria.

-Foru Ogasunak -edo, hala denean, Ogasun Ministerioak- eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintzak tributu arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela adierazteko egin dituzten egiaztagiriak.

-GGKE eskatzaileak zein tokian tokiko bazkideak edo kontraparteak garatu dituzten jardueren memoria.

-Diru-laguntza zer banku entitatetan sartu behar den, entitate haren ziurtagiria; han adieraziko dira kontuaren zenbakia eta titularra. Ziurtagiriak data eguneratua izanen du, eskabideak aurkezteko epearen ingurukoa (aurreko urteetan ere aurkeztua izan arren).

III. Diru-laguntza eskatzeko aurkezten den proiektuak ondoko datuak (3. eranskinean agertzen direnak) adierazi beharko ditu:

1.-Proiektuaren izenburua.

2.-Diru-laguntza hartuko duen erakundea.

3.-Elkartearen eta erakunde hartzailearen helburuak.

4.-Proiektuaren kokagunea: proiektua eginen den tokia zehazki erakusten duten mapak (estatua, eskualde edo departamentua, probintzia eta udalerria).

5.-Proiektua kokatuko den eremuko baldintza sozial eta ekonomikoen deskripzio orokorra.

6.-Egin nahi den proiektuaren azalpen zehaztu eta justifikatua.

7.-Onuradunak: zuzenak eta zeharkakoak. Hautatzeko modua.

8.-Komunitate onuradunak proiektuan duen parte-hartzea.

9.-Bideragarritasun teknikoa: proiektuak aurrera egiteko eta laguntzarik behar ez izateko dituen aukerak.

10.-Gastuen eta diru-sarreren aurrekontu xehatua, eurotan adierazitakoa, baita proiektura gehitzen diren tokiko baliabideena ere. Horrekin batera, eta hala denean, beste erakunde publiko edo pribatu batzuetatik proiektu berbererako jaso diren diru-laguntzen zerrenda ere adierazi beharko da, entitateen izena, eskatutako zenbatekoa eta emandako zenbatekoa zehaztuta.

11.-Proiektuaren ebaluazioa.

Ahal den neurrian, eranskinetan adierazten diren agiri guztiak formatu digitalean aurkeztuko dira.

2.-Aurkezteko epea: eskabideak eta oinarri hauetan eskatzen diren agiriak Tuterako Udaleko Erregistro Nagusian aurkeztu beharko dira hilabeteko epean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatuta.

Eskabideak aurkezteko epea ezin da luzatu.

3.-Akatsen zuzenketa. Eskaerak ez baditu betetzen deialdian ezarritako baldintzak, interesdunari eskatuko zaio gehienez ere hamar egun balioduneko epe luzaezinean zuzen dezala, eta ohartaraziko zaio hala egin ezean eskaera bertan behera utzi duela ulertuko dela, betiere aldez aurretik ebazpena emanen delarik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42. artikuluak ezarritakoarekin bat.

Seigarren oinarria.-Tramitatzeko eta antolatzeko organoak, Ebaluazio Batzordea eta espedientearen ebazpena.

1.-Diru-laguntzak emateko prozeduraren tramiteak egitea Gizarte Ongizate eta Emakumearen Zinegotzigoko teknikariei eta administrariei egokituko zaie. Tramitatzeko organoak datuak zehaztu, jakin eta egiaztatzeko beharrezkotzat jotzen dituen ekintza guztiak eginen ditu ofizioz, horietan oinarriturik idatzi beharko baitu ebazpen proposamena.

Tramitatzeko jardueren artean, ebazteko beharrezkotzat jotzen diren edo deialdi honek eskatzen dituen txosten eta agiri guztiak eskatuko dira eta eskabideak edo eskaerak ebaluatuko dira, deialdian ezarritako baloraziorako irizpideen arabera. Tramitatzeko organoak Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoari jarraituko dio funtzionatzeko orduan.

2.-Batzorde bat eratuko da, aurkeztutako proiektuak ebaluatuko dituena, deialdiaren baldintzei hobekien lotzen zaizkienak aukeratzearren eta haiei jarraipena egitearren.

Honakoek osatuko dute Batzorde hori:

a) Gizarte Ongizate eta Emakumearen Arloan hautatzen diren langileak, prozedura tramitatzen parte hartzen dutenak (hitzarekin baina botorik gabe).

b) Gizarte Ongizate eta Emakumearen Informazio Batzordeko kideak, kontuak aztertu eta jakinarazten dituztenak (hitzarekin eta botoarekin).

c) Tuterako %0,7ko Batzordeko bi kide (hitzarekin baina botorik gabe).

3.-Ebaluazio Batzordeak eskabideak ebaluatu eta gero, Gizarte Ongizate eta Emakumearen Informazio Batzordeak behin betiko ebazpen proposamena eginen dio organo eskudunari.

4.-Udalbatzaren organo eskuduna den aldetik, Tokiko Gobernu Batzarrak ebazpena emanen du hilabeteko gehieneko epean, proposamena aurkezten denetik aurrera zenbatuta.

5.-Behin betiko ebazpen proposamenak ez du udal honekiko inolako eskubiderik sortzen proposatutako onuradunaren alde, emakidari buruzko ebazpena jakinarazten ez zaion bitartean. Prozedurari buruzko ebazpena emateko eta jakinarazteko gehieneko epea ezin izanen da sei hilabetetik gorakoa izan, deialdia argitaratzen denetik aurrera zenbatuta.

6.-Gehieneko epea iraungitzen bada ebazpena jakinarazi gabe, interesdunek zilegi izanen dute diru-laguntza emateko eskabidea administrazio isiltasunaren bidez onartu gabetzat jotzeko.

7.-Prozedurari buruzko ebazpena interesdun guztiei jakinaraziko zaie, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58. artikuluan ezarritako moduan.

Zazpigarren oinarria.-Ebaluaziorako irizpideak (baremoa).

Deialdi honetako eskabideak baloratzeko, irizpide hauek baliatuko dira:

1.-Eskaeraren sorrera eta proiektuaren egileak: %25.

-GGKEak edo diru-laguntza eskatu duen erakundeak ematen duen konfiantza maila.

-GGKEak edo diru-laguntza eskatu duen erakundeak berez ematen duen konfiantza maila (historia, egitura, ibilbidea, haren izaera proiektuari dagokionez, seriotasuna, kaudimena, etab. kontuan hartuta).

-Tokian tokiko kontrapartearen esperientzia eta gaitasuna.

2.-Ekintzaren onuradunak, lankidetzako sektore lehentasunen egokitzapena eta lehentasun geografikoetarako egokitzapena: %40.

-Proiektuari kokagunea ematen dion testuingurua (esku hartzeko herrialdea eta eremua).

-Garatu beharreko proiektuari buruzko informazioa:

a) Proiektuaren onuradunak nor eta zenbat diren, eta inor bazterturik gelditzen ote den.

b) Aurkeztutako proiektua zein sektoretan sartzen den, sektore haren egoerari buruzko informazioa (testuingurua, baliabideak, azpiegiturak...).

-Baloratzerakoan, honako hauei lotutako proiektuak lehenetsiko dira:

a) Haurren heriotza tasaren murrizketa.

b) Emakumearen garapena.

c) Haurrentzako hezkuntza eta helduentzako lanbide heziketa.

d) Azken urteko hondamendi naturalek ukitutako herrietako oinarrizko azpiegiturak berreraikitzeko proiektuak.

e) Txandakako funtsak eta kooperatibak sortzen laguntzen duten, eta komunitate sustatzailearen barnean proiektu berriak finantzatzeko aukera ematen duten proiektuak.

f) Esku hartzeko eremuetako elikadura-segurtasuneko maila hobetzeko proiektuak; beraz, nekazaritzari eraginen zaio.

g) Osasun baldintzak hobetzeko proiektuak, proiektuaren xede diren biztanleen osasun egoera larriei bereziki helduta.

h) Ingurumena babesteko proiektuak.

-Lehentasunez baloratuko dira hurrengoei zuzentzen zaizkien proiektuak:

Oso kalteberak diren taldeak: herrixka indigenak, gutxiengo etnikoak, errefuxiatuak, haurrak eta emakumeak.

-Baloratu eginen da zein neurritan egokitzen den proiektua herriko beharretara, oro har, eta, zehatzago, eremuko beharretara.

3.-Barneko koherentzia, bideragarritasuna eta iraupena: %35.

-Proiektua teknikoki baloratuko da, halako xedeei halako baliabideak eta halako ekintzak ote dagozkien.

-Epe luzean proiektua bideragarria den ala ez baloratuko da, batez ere zutik iraunen duen ala ez kanpoko laguntza desagertzen denean. Bideragarritasun ekonomiko, tekniko eta soziala baloratuko da.

-Egin gogo den ekintzaren iraupena baloratuko da (epe laburra, epe ertaina edo epe luzea).

-Proiektua gauzatzeko ezarri den finantzaketa baloratuko da, baita horretarako aurreikusitako bideragarritasuna eta proposatutako jardueren egokitzapena ere.

Zortzigarren oinarria.-Baremoa aplikatzeko irizpideak.

Proiektu bakoitza aztertu eta baloratzeko, hurrengo faseetan ezarritako irizpideei jarraituko zaie:

1.-Banakako fasea:

Gizarte Ongizate eta Emakumearen Informazio Batzordeko kideek proiektuak aztertu, eta puntuazio pertsonala esleituko diete behin-behinean, erantsitako baremoa (4. eranskina) erabiliz.

2.-Bateratzeko fasea:

GGKEei hitzordua emanen zaie, banan-banan proiektuak azal ditzaten. Jarraian, iritziak emateko, ideiak egiaztatzeko eta alderik ilunenez eztabaidatzeko txanda izanen da.

Informazio Batzordeko kideek egiten duten balorazioa batzorde hori osatzen duen udal talde bakoitzeko eginen da, ez banaka.

Proiektu bakoitza modu kolegiatuan puntuatuko da, ezarritako irizpideei hertsiki lotuz. Halako atalen batean ez badago adostasunik, batez besteko aritmetikoa eginen da.

Bederatzigarren oinarria.-Diru-laguntzak ematea.

Diru-laguntzak baloraziorako irizpideen ondoren lortu den puntuazioen arabera eta udalaren aurrekontu aukerekin bat etorriz emanen dira. Esleipenetik kanpo geratuko dira 50 puntu lortzen ez dituzten proiektuak.

50 puntu lortzen dituzten proiektuei diru-laguntzak banatuko zaizkie lortutako puntuazioarekiko proportzioan eta ezin izanen da inola ere gainditu eskatutako kopurua; muga hirugarren oinarriaren 1. idatz-zatian ezarritakoa izanen da.

Hamargarren oinarria.-Diru-laguntza ordaintzeko modua.

Diru-laguntza ordaintzeko, aurretik diruz lagundutako zenbatekoaren %75 ordainduko da, bermea eratu beharrik gabe. Gainerako %25a ordaintzeko agindua egin ahal izateko, nahitaezkoa da diru-laguntza tramitatu zuen unitateak frogatzea emateko erabakian eskatzen diren baldintzak bete direla, oinarri hauen hamabigarrenean ezarri bezala.

Hamaikagarren oinarria.-Ebazpenaren aldaketa.

Emateko ebazpena aldatzen ahalko da, zirkunstantzia operatiboak, aurretik ikusi ezin diren gertaerak edo ustekabeak gertatzen direnean, aldaketa horrek ez badakar berekin diru-laguntzaren izaera edo helburuak funtsean aldatzen dituen aldaketarik, diruz lagundutako proiektuaren barnean. Kasu horretan, aldatzeko proposamena organo kudeatzaileari jakinarazi beharko zaio, hori justifikatzen duten zirkunstantziak agertu bezain laster, eta betiere aldez aurreko administrazio baimena beharko du derrigorrean.

Hamabigarren oinarria.-Diru-laguntzaren azken justifikazioa.

1.-Proiektua amaitu ondoren eta urtebeteko gehieneko epean, diru-laguntzaren %75 ematen denetik aurrera zenbatuta, onuradunek proiektuaren exekuzioari buruzko txosten teknikoa eta ekonomikoa aurkeztu beharko dute hiru hilabeteko epean; justifikazio horrek hasieran baloratu eta aurkeztu den proiektua zehatz-mehatz bete beharko du.

2.-Diru-laguntzaren azken zatia ordaintzeko eskatzen den justifikazio txostenak (5. eranskinean agertzen den ereduaren araberakoa) honako agiri hauek barne hartu beharko ditu:

a) Funtsen tokian tokiko bazkidearentzako bidalketak eta aplikatutako truke tasak egiaztatzen dituzten agiriak, jatorrizkoak edo kopia konpultsatuak.

b) Diru-laguntza han jaso dutela ziurtatzen duen agiria, jatorrizkoa edo kopia konpultsatua, tokian tokiko bazkidearen legezko ordezkariak sinatutakoa.

c) Proiektuaren exekuzioari buruzko txosten teknikoa, atal hauek aipatzen dituena: proiektuaren efikazia, eraginkortasuna, eragina, bideragarritasuna eta estrategiaren inguruko ebaluazioa, eta giza talde onuradunen parte-hartzea eta gogobetetasuna.

d) Justifikazio kontua, ondoko atalak dituena:

-Kontuan ageri diren datu guztiak egiazkoak direla dioen erantzukizuneko aitorpena, entitate onuraduneko legezko ordezkariak sinatua.

-Proiektuko diru-sarreren eta gastuen balantzea.

-Gastu guztien zerrendak, jardueren, gastu motaren eta finantzaketa iturriaren arabera sailkatuak.

Zerrenda horren froga gisa ziurtagiriak egonen dira. Frogagiriak fakturak izanen dira, eta, halakorik ezean, banku laburpenak, gordekinak, kaxako erregistroak, gastuen oharrak edo bestelako agiriak. Betiere, zerrendan aipatzen diren datuak adierazi beharko dituzte.

Gastuak Espainian gertatuz gero, frogagiriak jatorrizko agiriak izanen dira; gainerakoan, fotokopiak, tokian tokiko bazkideak edo kontraparteak behar bezala kreditatuak.

Frogagiriak gaztelaniaz ez badaude, gaztelaniara itzuli beharko dira.

e) Lurrak eta eraikinak erostea edo alokatzea diruz laguntzen duten proiektuetarako, ondokoak aurkeztu beharko dira:

-Erosketa edo alokairua egiaztatzen duen frogagiria, prezioa eta ordaintzeko modua adierazten dituena.

-Herrialde zehatzeko legediaren arabera, eraikinaren jabetza araubidea eta titulartasuna (erosketa izatekotan) egiaztatzen dituzten agiriak.

-Eraikina proiektuari 25 urtetik beherakoa ez den denboraldirako lotzeko konpromisoa (erosketa izatekotan).

f) Azpiegiturak eta eraikinen eraikuntza edota zaharberrikuntza diruz laguntzen dituzten proiektuetarako: kontu-sail horren pean sartzen ahalko dira eskulanari, obra zuzendaritzari, eraikuntza materialei, obra lizentziei eta tasei dagozkien gastuak. Hala ere, honako hauek aurkeztu beharko dira frogagiri gisa:

-Elkargo profesionalak ikus-onetsitako obra proiektua.

-Obra egiten duen eraikuntza enpresak egindako obra ziurtagiriak edo fakturak.

-Diruz lagundutako entitateko ordezkariaren ziurtagiria, obrak egin direla edo horiekin ados dagoela adierazten duena.

-Herrialde zehatzeko legediaren arabera, eraikinaren jabetza araubidea eta titulartasuna egiaztatzen dituzten agiriak.

-Eraikina proiektuari 25 urtetik beherakoa ez den denboraldirako lotzeko konpromisoa.

g) Beste edozein dokumentazio grafiko nahiz idatzi, borondatez eman nahi dena, diruz lagundutako proiektuaren gauzatzearen edo martxa onaren berri emateko.

4.-Gizarte Ongizate eta Emakumearen Zinegotzigoko teknikariak eta administrariak espedienteen jarraipena garatzeaz arduratuko dira. Azken dokumentazioa aurkeztu eta ikusten bada osatu gabea dela edo akatsak daudela, hamabost egun balioduneko epea emanen da zuzentzeko, eta aldi hori iragan ondoren ez bada zuzendu, behar den administrazio prozedura abiatuko da emandako diru-laguntza erreklamatu eta itzultzeko.

5.-GGKEak ezin badu behar bezala justifikatu diru-laguntzaren zenbateko osoa, ardura duen zerbitzuak diru-laguntzaren murrizketa tramitatuko du, ofizioz; hain zuzen ere, emandako zenbatekotik justifikatutako zenbatekora dagoen tartea murriztuko da, proportzionaltasun irizpideei jarraituz.

Halaber, proportzionaltasun irizpidea erabiliko da egindako proiektuaren gastu osoa eskabidean hasieran aurreikusi dena baino txikiagoa denean, diru-laguntza ekarri duen helburua bete dela egiaztatzen bada eta Gizarte Ongizate eta Emakumearen Informazio Batzordeak hori erabakitzen badu.

Hamahirugarren oinarria.-Onuradunen betebeharrak.

1.-Proiektu baterako diru-laguntza jasotzen duten entitateek honako betebehar hauek izanen dituzte:

a) Proiektua diru-laguntza emateko egon diren baldintzei jarraikiz gauzatzea, ohiz kanpoko edo ezinbesteko zirkunstantziak direla-eta ezinezkoa denean izan ezik; nolanahi ere, zirkunstantzia horiek aldez aurretik justifikatu eta baimendu beharko dira.

b) Diru-laguntza emateko kontuan harturiko gorabehera, betebehar eta baldintzen edozein aldaketa egin aitzin, Tuterako Udalari administrazio baimena eskatzea.

c) Tuterako Udalaren diru-laguntza hartu ondoren helburu bererako edozein erakunde publiko edo pribaturi eskatu eta horrek emandako diru-laguntzen zenbatekoa jakinaraztea.

d) Berariaz jakinaraziko zaio tokian tokiko kontraparte edo bazkideari diru-laguntza horren jatorria.

e) Organo emailearen aurrean betebeharrak eta baldintzak bete direla, diru-laguntzaren xede den jarduera egin dela eta diru-laguntza hartzeko helburua lortu dela justifikatzea, deialdi honen hamabigarren oinarrian aipatzen diren azken txostenen bidez.

f) Tuterako Udalari laguntza ematea proiektuaren garapenaren berri ematen, herritarrak garapenerako lankidetzaren arloan sentsibilizatzearren.

g) Diruz lagundutako proiektuaren publizitate eta hedatze lan guztietan diru-laguntzaren jatorria adieraztea. Hedatze lana idatzia edo grafikoa baldin bada, Tuterako Udalaren logotipoa erabiliko da; diruz lagundutako erakundearen logotipoaren tamaina berean eta berdin ikusteko moduan agertuko da.

h) Organo emaileak eginen dituen egiaztapenak eta kontrol organo eskudunek egin ditzaketen egiaztapen eta kontrol finantzarioak onartzea eta jarduketa horietan eskatzen zaizkien argibide guztiak ematea. Bereziki, organo emaileak eskatzen baditu, haren esku jarriko dira hamabigarren oinarrian aipatzen diren gastua justifikatzeko agiriak; bestela, portaera hori arau-haustetzat joko da.

i) Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, egiaztatze eta kontrol lanak egin ahal izateko.

j) Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan eta deialdi honen hamalaugarren oinarrian aurreikusitako kasuetan, bildutako funtsak itzultzea.

Hamalaugarren oinarria.-Diru-laguntza itzultzea.

Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren II. titulua aplikatuko da, diru-laguntzak itzultzeari buruzkoa, eta bereziki, 37. artikulua eta hurrengoak:

1.-Jaso diren kopuruak itzultzea:

Hurrengo kasu hauetan bidezkoa izanen da hartutako kopuruak itzularaztea, eta diru-laguntza ordaindu zenetik itzulketa bidezkoa dela erabakitzen den egunera arte sortutako berandutza-korrituak ere eskatzen ahalko dira:

a) Diru-laguntza lortzen denean horretarako eskatzen diren baldintzak faltsutuz edo hori eragotziko zuketen baldintzak ezkutatuz.

b) Diru-laguntzaren xede den helburua, jarduera edo proiektua burutu gabe uzten denean osorik, edo hartu behar zen jokabidea hartzen ez denean.

c) Beharrezkoa den justifikazioa behar ez bezala egiten denean.

d) Hedapen neurriak hartu beharra betetzen ez denean.

e) Finantza-kontrolak saihestu, uko egin, edo trabak eta eragozpenak jartzen direnean.

f) Administrazioak onuradunei ezarritako betebeharrak betetzen ez direnean, edo onuradunek diru-laguntza onartzerakoan hartutako konpromisoak betetzen ez dituztenean, baldin eta konpromiso horiek zerikusirik badute diru-laguntzaren xede diren helburuak lortzeko, jarduera egiteko, proiektua burutzeko edo jokabidea hartzeko erabili behar den moduarekin.

g) Administrazioak onuradunei ezarritako betebeharrak betetzen ez direnean, edo onuradunek diru-laguntza onartzerakoan hartutako konpromisoak betetzen ez dituztenean, baldin eta horren ondorioz ezin bada egiaztatu hartutako funtsak zertarako erabili diren, helburua lortu ote den, diru-laguntza jaso duten jarduerak behar adinako maiztasunaz egin diren, edo xede bererako beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera nahiz baliabide bateraezin batzuk lortu ote diren Estatuko edo Europar Batasuneko edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribaturengandik edo nazioarteko erakundeengandik.

2.-Soberakinak itzultzea.

Diru-laguntzaren zenbatekoa diruz lagundutako jardueraren kostua baino handiagoa bada, jardueraren kostuaren gaineko soberakina itzuliko da, baita bidezko berandutza-korrituak ere, 38/2003 Legearen 19.3 artikuluan ezarritakoaren arabera.

3.-Ordaindu gabe dauden diru-laguntzak.

Itzulketa bidezkoa bada eta oraindik diru-laguntza ordaindu ez bada, diru-laguntza hori ezeztatzeko prozedura abiaraziko da ofizioz.

Hamabosgarren oinarria.-Interpretazioa.

Oinarri hauek aplikatzean sortzen ahal diren zalantzen interpretazioa horiek onesteko eskumena duen organoari dagokio. Deialdi honetan ezarri ez diren alde guztiei Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra eta modu osagarrian Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuko zaizkie, baita haren izaera dela-eta aplikatzen ahal den beste edozein araudi xedapen ere. Nolanahi ere, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean eta Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamendua onetsi duen uztailaren 21eko 887/2006 Dekretuan ezarritakoari lotuko zaizkio.

Hamaseigarren oinarria.-Errekurtsoak.

Oinarri hauen aurka, bai eta haiek betearazteko administrazio egintzen aurka ere, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, erabakia hartu zuen organoari zuzendua; gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian, hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegian, bi hilabeteko epean.

1. ERANSKINA

Eskaera-eskabidea. Garapen bidean diren herrialdeekin lankidetza proiektuak aurrera eramateko diru-laguntzen deialdi publikoa
20....... urtea

............................. jaunak/andreak (NAN zk.: ..............; bizilekuaren herria: ........................., kalea: .........................., P.K.: ........................, telefono zk.: ..........................) ............................................. entitateko legezko ordezkaria den aldetik (IFK: ..........................................; egoitza sozialaren herria: ....................................., kalea: ........................................................................., P.K.: ..................., telefono zk.: ............................, eta helbide elektronikoa: ...........................) , honakoa

adierazi du:

-Bere ustez ordezkatzen duen GGKEak/entitateak diru-laguntzei buruzko deialdi publikoaren oinarrietan eskatzen diren baldintzak betetzen ditu.

-Ordezkatzen duen entitateak Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan ezarritako debekuetatik bat bera ere ez du.

Horregatik,

Eskatzen du:

Diru-laguntza emateko proiektu honetarako:

Horretarako, eskatutako agiriak erantsi dira eta ordezkariak haien egiazkotasuna adierazi du.

Tuteran, 20...(e)ko ..........aren .......(e)an.

Erantsitako agiriak:

-

-

-

-

-

-

Sinatua: ............................................................

2. ERANSKINA

Garapen bidean diren herrialdeekiko lankidetza proiektuak
20...... urterako diru-laguntzen eskabidea

1.-Identifikazio datuak.

-Proiektua:

Titulua:

Herrialdea:

Departamentua:

Probintzia:

Udalerria:

Tuterako Udalak proiektua finantzatu du aurreko urteetan?

  • Bai
  • Ez

Proiektuaren kostu osoa: (Proiektua hainbat urtetarakoa bada, urtez urte banakatu beharko da):

Tuterako Udalari eskatutako kopurua:

Noiztik:

Noiz arte:

-GGKE eskatzailearen datuak:

Izena:

Siglak (horrelakorik badu):

IFK:

Nafarroako bazkide kopurua:

Nafarroako ordezkaritza noiz inauguratu zen:

Helbidea: (kalea/plaza):

Posta kodea:

Herria:

Telefono zk.:.........................................; fax zk.: ..........................................

Helbide elektronikoa:

Izaera juridikoa:

  • Elkartea
  • Fundazioa
  • Erlijiosoen kongregazioa

Legezko ordezkaria:

Kargua:

Proiektuaren arduraduna:

Kargua:

Harremanetarako telefonoa:

Harremanetarako helb. el.:

-Tokian tokiko bazkidearen datuak:

Izena:

Siglak (horrelakorik badu):

Legezko helbide osoa:

Herria:

Probintzia:

Departamendua edo antzekoa:

Herrialdea:

Telefono zk.:.........................................; fax zk.: ..........................................

Helbide elektronikoa:

Izaera juridikoa:

  • Elkartea
  • Fundazioa
  • Erlijiosoen kongregazioa
  • Adm. publikoa
  • Kooperatiba
  • Beste bat

Bazkide kopurua:

Eratu zen eguna:

Legezko ordezkaria:

Kargua:

Proiektuaren arduraduna:

Kargua:

Harremanetarako telefonoa:

Harremanetarako helb. el.:

2.-Proiektuaren laburpena (deskribapen laburra):

3.-Aurrekontuaren laburpena:

GASTUAK

AURREIKUSITAKO FINANTZAKETA

KONTU-SAILAK

EURO KOPURUA

ENTITATEA

EURO KOPURUA

A.-Zuzeneko kostuak

A.I.-Lurrak

A.II.-Eraikuntzak

A.III.-Ekip. mat. eta hornikuntzak

A.IV.-Tokiko langileak

A.V.-Erbesteratutako langileak

A.VI.-Bidaiak, egonaldiak eta dietak

A.VII.-Funtzionamendua

A.VIII.-Bestelakoak

Zuzeneko kostuen guztizko partziala

Guztizko partzialaren gaineko %.

B.-Zeharkako kostuak

B.I.-Administrazio gastuak

B.II.-Nafarroako sentsibilizazioa

B.III.-Tuterako sentsibilizazioa

Zeharkako kostuen guztizko partziala

Guztizko partzialaren gaineko %.

PROIEKTUAREN KOSTUA, GUZTIRA

GUZTIRA

Garatutako jardueren memoria

GGKE eskatzailea:

Tokian tokiko bazkidea:

Sentsibilizazio kanpaina

Garatu beharreko jarduera:

Azalpen laburra:

Aurreikusitako aurrekontua:

Aurreikusitako data:

Aurkeztutako agiriak

-GGKE eskatzaileari dagozkionak:

  • Estatutuen kopia konpultsatua.
  • GKE Nafarroako Gobernuko Erregistroan edo hari dagokionean inskribatuta dagoela adierazten duen egiaztagiria.
  • Ogasunaren eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintzaren egiaztagiriak.
  • IFKren fotokopia.
  • Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera.

-Tokian tokiko bazkideari dagozkionak:

  • Estatutuen kopia konpultsatua.
  • Legezko ordezkariaren egiaztagiria.

-Proiektuari dagozkionak:

  • Proiektuaren memoria, lege inprimakiaren araberakoa.
  • Mapak.
  • Beste agiri batzuk.

Tuteran, 20...(e)ko ..........aren .......(e)an.

Sinatua: ................................................

Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera.

-Eskatzailea:

Izena eta bi abizen edo sozietatearen izena:

NAN/IFK:

Kalea, plaza, etab.:

Zenbakia:..................................................., solairua:

Herria:

Probintzia:

Telefono zenbakia:

Posta kodea:

-Banku ziurtagiria, banku kontua:

Kontuaren titularra (aurreko atalean aipatutako izena eta bi abizenak edo sozietatearen izena izan behar da):

Banketxearen izena:

Banketxearen kodea: ........................ Sukurtsalaren kodea:

Kontrol digituak: .......................; Kontuaren zenbakia ...

Helbidea: kalea, plaza, etab.:

Herria:

................................................................................................................................................... (izena eta bi abizen) jaunak/andreak, (kargua)...... denak,

eta ................................................................................................................................................... (izena eta bi abizen) jaunak/andreak, (kargua)...... denak,

................................................................................................ (banketxearen izena) bankuko ahaldunak direnek,

aurreko "banku kontua" atalean aipatutako datuak dituen kontu bat dagoela zabalik egiaztatu dute eta, Tuterako Udalak ............................................................................ ...........................................................................(r)i (eskatzailearen izena edo sozietatearen izena) egin behar dizkion ordainketak helbideratzeko,

ziurtagiri hau egin dute ............................(e)n, ...........(e)ko ..................aren ....... (e)(a)n (lekua eta eguna).

(Ziurtagiriak ahaldunen sinadurak/sinadurak eta banketxearen zigilua agertu behar ditu).

....................................................... (eskatzailearen edo hori ordezkatzen duen pertsonaren izena) jaunak/andreak, ............................... (1) honako honen izenean, Tuterako Udalari eskatu nahi dio "garapen bidean diren herrialdeekiko lankidetza proiektuetarako diru-laguntzak" direla-eta haren alde egiten diren igorpenak "banku kontua" atalean aipatutako kontuan ordaintzeko.

..............(e)n, 20...(e)ko .................aren ......(e)(a)n.
Eskatzailearen sinadura

(1) Adierazi zure izenean edo ordezkatzen duzun pertsonaren edo entitatearen izenean jarduten duzun. Hala bada, aipatu ahalordearen datuak hurrengo atalean.

-Ahalordea:

Eskritura egin duen notarioaren izena:

Notarioaren bizilekua:

Protokolo zenbakia:

Eskritura egin den eguna:

3. ERANSKINA

Proiektuaren memoria

1.-Titulua.

2.-Diru-laguntza hartuko duen erakundea.

3.-Elkartearen eta erakunde hartzailearen helburuak.

4.-Proiektuaren kokagunea.

5.-Proiektua kokatuko den herrialdeko eta eremuko baldintza sozial eta ekonomikoen deskribapen orokorra.

6.-Egin nahi den proiektuaren azalpen zehaztu eta justifikatua: helburuak (orokorrak eta berariazkoak), emaitzak, jarduerak, kronograma eta abar.

7.-Onuradunak.

8.-Komunitate onuradunak proiektuan duen parte-hartzea.

9.-Bideragarritasun teknikoa: proiektuak aurrera egiteko eta laguntzarik behar ez izateko dituen aukerak.

10.-Kontu-sailen arabera banakatutako aurrekontua eta helburu horretarako jaso edota eskatu diren diru-laguntzen zerrenda.

GASTUAK

AURREIKUSITAKO FINANTZAKETA

KONTU-SAILAK

EURO KOPURUA

ENTITATEA

EURO KOPURUA

A.-Zuzeneko kostuak

A.I.-Lurrak

A.II.-Eraikuntzak

A.III.-Ekip. mat. eta hornikuntzak

A.IV.-Tokiko langileak

A.V.-Erbesteratutako langileak

A.VI.-Bidaiak, egonaldiak eta dietak

A.VII.-Funtzionamendua

A.VIII.-Bestelakoak

Zuzeneko kostuen guztizko partziala

Guztizko partzialaren gaineko %.

B.-Zeharkako kostuak

B.I.-Administrazio gastuak

B.II.-Nafarroako sentsibilizazioa

B.III.-Tuterako sentsibilizazioa

Zeharkako kostuen guztizko partziala

Guztizko partzialaren gaineko %.

PROIEKTUAREN KOSTUA, GUZTIRA

GUZTIRA

11.-Proiektuaren ebaluazioa.

4. ERANSKINA

Proiektua: ..................................................................................................................................................................................................................

Herrialdea: ..................................................................................................................................................................................................................

Espainiako GKE eskatzailea: .....................................................................................................................................................................................

Herrialde eskatzaileko GKE: .......................................................................................................................................................................................

Eskatutako zenbatekoa: .............................................................................................................................................................................................

BALORAZIORAKO IRIZPIDEAK

BALORAZIOA

KOEFIZIENTEA

(X)

PUNTUAZIOA

PARTZIALA

0

1

2

3

4

5

1.-Eskaeraren sorrera eta proiektuaren egileak.

5

(%25)

2.-Ekintzaren onuradunak, lankidetzako sektore lehentasunen egokitzapena eta lehentasun geografikoetarako egokitzapena.

10

(%40)

3.-Bideragarritasuna eta iraupena

5

(%35)

5. ERANSKINA

Garapen bidean diren herrialdeekiko lankidetza proiektuak
20...... urteko deialdiko jardueren azken txostena

Proiektuaren izena:

GKE:

Txostenak barne hartzen duen aldia:

Txostenaren zenbakia:

Txostenaren data:

Txostena egin duen pertsona:

Izena eta abizenak:

Harremanetarako telefonoa:

Harremanetarako helb. el.:

Proiektuaren azken justifikazioari buruzko txostena

1.-Aurreikusi ziren xedeak:

Helburu orokorra:

Berariazko helburua:

Lortutako emaitzak:

2.-Proiektua gauzatzean gehitu behar izan diren doikuntzak.

3.-Proiektuaren exekuzioari buruzko txosten teknikoa: proiektuaren efikazia, eraginkortasuna, eragina, bideragarritasuna eta estrategiaren inguruko ebaluazioa, eta giza talde onuradunen parte-hartzea eta gogobetetasuna.

4.-Lortutako emaitzen inguruan GGKEak egindako ebaluazioa: alde onak eta txarrak.

5.-Helburuen betetze-mailaren eta emaitzen balorazioa:

Azken finantza txostena.

PROIEKTUAREN FINANTZARIAK

ENTITATEA


PROIEKTUARI EMANDAKO KOPURUA

TRANSFERITUTAKO FUNTSAK

ZENBATEKOA

EGUNA

ERABILITAKO TRUKEA (EUROA/TOKIKO MONETA)

GKE eskatzailea

Tokian tokiko kontrapartea

Onuradunak

GUZTIRA

Proiektuaren azken kostua, guztira.

AURREKONTUKO GASTUAK

GAUZATUTAKO GASTUAK

KONTU-SAILAK

EURO KOPURUA

EURO KOPURUA

ENTITATE FINANTZATZAILEA

AGINDU ZK. (*)

A.-Zuzeneko kostuak

A.I.-Lurrak

A.II.-Eraikuntzak

A.III.-Ekip. mat. eta hornikuntzak

A.IV.-Tokiko langileak

A.V.-Erbesteratutako langileak

A.VI.-Bidaiak, egonaldiak eta dietak

A.VII.-Funtzionamendua

A.VIII.-Bestelakoak

Zuzeneko kostuen guztizko partziala

Guztizko partzialaren gaineko %.

B.-Zeharkako kostuak

B.I.-Administrazio gastuak

B.II.-Nafarroako sentsibilizazioa

B.III.-Tuterako sentsibilizazioa

Zeharkako kostuen guztizko partziala

Guztizko partzialaren gaineko %.

PROIEKTUAREN KOSTUA, GUZTIRA

GUZTIRA

(*) Fakturen zerrendako agindu zenbakia.

Tuterako diru-laguntzari egotzitako gastuak.

KONTU-SAILA

HORNITZAILEA/KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

AGINDU ZK. (*)

A.-Zuzeneko kostuak

A.I.-Lurrak

A.II.-Eraikuntzak

A.III.-Ekip. mat. eta hornikuntzak

A.IV.-Tokiko langileak

A.V.-Erbesteratutako langileak

A.VI.-Bidaiak, egonaldiak eta dietak

A.VII.-Funtzionamendua

A.VIII.-Bestelakoak

Zuzeneko kostuen guztizko partziala

Guztizko partzialaren gaineko %.

B.-Zeharkako kostuak

B.I.-Administrazio gastuak

B.II.-Nafarroako sentsibilizazioa

B.III.-Tuterako sentsibilizazioa

Zeharkako kostuen guztizko partziala

Guztizko partzialaren gaineko %.

GUZTIRA

GUZTIRA

(*) Fakturen zerrendako agindu zenbakia.

Fakturen zerrenda.

AGINDU ZK.

HORNITZAILEA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

ZEIN KONTU-SAILARI EGOZTEN ZAION

TOKIKO MONETA

EUROTAN

L0925111

Iragarkiaren kodea: L0925111