138. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Diru-laguntza ematea

Iruñeko Udaleko Alkatetzak honako ebazpen hau eman zuen, 2009ko urriaren 16an:

RAL 16-OCT-09 (4/BD)

«Ikusirik 2009. urtean Larrialdi humanitarioetan jarduketak egiteko diru-laguntzen deialdi publikorako oinarriak, eta ikusirik, halaber, Garapenaren aldeko lankidetzako programaren proposamenari buruzko txosten teknikoa, ondokoa ebatzi dut:

1.-9.011,00 euroko diru-laguntza ematea Nafarroako moldaviarren elkarteari, "Chisinauko (Moldavia) umezurtz-etxerako oinarrizko materialen erosketa" izeneko proiektuarentzat laguntza humanitario gisara, 2009. urtean larrialdi humanitarioetan jarduketak egiteko diru-laguntzen deialdi publikoaren A modalitatean.

2.-9.011,00 euro ordaintzeko betebeharra aitortu eta xedatzea, 70/46200/482090 kontusailaren kargura, Nafarroako moldaviarren elkartearen alde, lehenbiziko puntuan adierazitako jarduketak gauzatu ditzan.»

Iruñean, 2009ko urriaren 16an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0925417