138. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Diru-laguntza ematea

Iruñeko Udaleko Alkatetzak honako ebazpen hau eman zuen, 2009ko urriaren 26an:

RAL 26-OCT-09 (6/BD)

«Ikusirik 2009. urtean Larrialdi humanitarioetan jarduketak egiteko diru-laguntzen deialdi publikorako oinarriak, eta ikusirik, halaber, Garapenaren aldeko lankidetzako programaren proposamenari buruzko txosten teknikoa, ondokoa ebatzi dut:

1.-12.000,00 euroko diru-laguntza ematea Espainia - ACNUR Elkarteari, "Somaliako barne desplazatuendako larrialdiko laguntza: Oinarrizko gaien banaketa. Somalia" izeneko proiekturako, laguntza humanitario gisara, 2009. urtean larrialdi humanitarioetan jarduketak egiteko diru-laguntzen deialdi publikoaren A modalitatearen barruan.

2.-Ordaintzeko betebeharra aitortu eta xedatzea, 70/46200/482090 kontusailaren kargura, 12.000,00 euroko zenbatekoaz, Espainia - ACNUR Elkartearen alde, lehenbiziko puntuan adierazitako jarduketak gauzatu ditzan.»

Iruñean, 2009ko urriaren 26an. Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0925364