138. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Udal ordenantzetako aldaketak. Behin betiko onespena

Olaztiko Udalak, 2009ko ekainaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aipatuko diren ordenantzetako aldaketak. Iragarkia 2009ko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abuztuaren 17an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, 2009ko urriaren 8ko osoko bilkuran behin betiko onetsi ziren honako ordenantza hauetako aldaketak, eta argitaratzeko agindu, behar diren ondorioak izan ditzan:

1.-Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantzako aldaketa, ostatu-txozna eta gisakoengatik eguneko eta postuko 4,75 euro ordaindu behar direla dioen atalaren ordez honako arau hauek ezartzeko:

-Txoznak paratzea:

  • Bakarrik herriko klub edo elkarteei emanen zaie txoznak paratzeko baimena.
  • Urtero, ekainaren 30a izanen da herriko bestetarako txoznak paratzeko eskaera egiteko azken eguna, eta uztailaren 23tik 31ra egoten ahalko dira paratuta.
  • Zenbait eskaera egonez gero, zozketa eginen da eskaeren artean.
  • 12:00etatik 4:00etara egonen dira zabalik.
  • Entitate eskatzailea arduratuko da txoznaren ingurua garbitzeaz.
  • Udalaren albienteek adieraziko diete baimendutako entitateei zein leku zehatzetan ezarriko dituzten txoznak.
  • Txozna bakoitza paratzeko tasa 150 eurokoa izanen da.
  • Txozna paratuta dagoen egun bakoitzeko 30 euro ordainduko dira.
  • Txoznak paratzeko baimena duten entitateek 300 euroko fidantza utziko dute Udaletxean, uztailaren 8a baino lehen, ondasun publikoetan izaten ahal diren kalteei eta galerei aurre egiteko.

2.-Zerbitzu publikoak emateko eta hainbat jarduera egiteko tasa eta prezioak arautzen dituen ordenantzako aldaketa, hartan honako prezio publiko hau sartzeko:

-Kultur etxean egiten diren kultur jardueretarako sarrera: haurrak (13 urte bitarte): 0,50 euro. Gainerakoak: 2 euro.

-Alkatetzak erabakiko du Kultur etxetik kanpo egiten diren kultur jardueretarako sarreren prezioa, jarduera horien kostua kontuan izanik.

3.-Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzako aldaketa: aurrerantzean etxeko egur lote bakoitzeko 2010eko kanona 25 eurokoa izanen da.

Olaztin, 2009ko urriaren 21an.-Alkatea, Epifanio Marín Amiama.

Iragarkiaren kodea: L0925011