138. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

Kontribuzio berezia Ruiz de Alda kaleko sareak, zoladura eta urbanizazioa berritzeagatik eta zerbitzuak lurpean jartzeagatik

Los Arcosko Udalak, 2009ko urriaren 8an egin osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batean onestea kontribuzio bereziaren ezarpena eta antolamendua Ruiz de Alda kaleko sareak, zoladura eta urbanizazioa berritzeko eta zerbitzuak lurpean jartzeko lanak finantza daitezen.

Erabaki hori eta aipatu espedientea (ondoko zerrendan datoz funtsezko elementuak), Los Arcosko Udalaren idazkaritzan egonen dira ikusgai hilabetez, bidezkotzat jotzen diren alegazioak egin daitezen edo zergadunen administrazio elkartea eratzeko eska dadin. Hona hemen:

Inbertsioaren zenbatekoa: 671.080,82 euro.

Onuradunen artean banatu beharreko zenbatekoa: 230.298,83 euro (jasaten den kostuaren %90, aurreikusitako diru-laguntzak kenduta).

Banatzeko modulua: lagatzeko azalera eta/edo hirigintzako aprobetxamendua, dagoena eta aurreikusitakoa.

Ordaintzeko modua: eskudirutan, obrak bukatzen diren ekitaldi ekonomikoan; bestela, luzatuta, mailegua eskatu eta haren finantza-kargak bere gain hartuta.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta gainerako bidezko ondorio guztietarako, eta jakinarazten da ezen, jendaurreko epea igaro ondoren inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, hasierako onespena behin betiko bihurtuko dela.

Los Arcosen, 2009ko urriaren 22an.-Alkate udalburua, Jerónimo Gómez Ortigosa.

Iragarkiaren kodea: L0925356