138. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

2010. urteko karga-tasak

Leitzako Udalak, 2009ko urriaren 30ean egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, honako erabaki hau hartu zuen:

1.-2010. urterako karga-tasa hauek finkatzea:

-Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,32.

-Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,78.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %5 (gutxieneko kuota 20 euro).

-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:

Igoeraren urteko portzentajeak:

-5 urte bitarte: %2,85.

-5 eta 10 urte bitarte: %2,65.

-10 eta 15 urte bitarte: %2,55.

-15 eta 20 urte bitarte: %2,55.

-Karga-eskala: %8,35.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga, indizea: 1,4.

Erabaki honek indar hartuko du 2009ko urtarrilaren 1ean.

2.-Erabaki honen aurka hurrengo helegiteak aurkez daitezke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari edo Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Leitzan, 2009ko azaroaren 2an.-Alkatea, Javier Zabalo Betelu.

Iragarkiaren kodea: L0925615