138. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Ordenantzen aldaketaren hasierako onespena

Leitzako Udalak, 2009ko urriaren 30ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako ordenantza hauen aldaketa:

-Ordenantza fiskala, lizentziak emateagatik eta hirigintzako bestelako jarduketak egiteagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituena.

-Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoen gaineko ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegazioarik gabe iragaten bada, aipatu ordenantza behin betiko onetsita geldituko da eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Leitzan, 2009ko azaroaren 2an.-Alkatea, Javier Zabalo Betelu.

Iragarkiaren kodea: L0925608