138. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Hirigintza planaren aldaketa puntuala

Leitzako Udalak, 2009ko urriaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Leitzako Hirigintza Planaren aldaketa puntuala, AR4 banaketa eremuari dagokiona, Leitzako Udalak bultzatuta.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan ezarritakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Leitzan, 2009ko azaroaren 2an.-Alkatea, Javier Zabalo Betelu.

Iragarkiaren kodea: L0925562