138. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

Herriko jabari publikoan interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. Hasierako onespena

Goizuetako Udalbatzak, 2009ko urriaren 27an eginiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Herriko jabari publikoan interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari jarraikiz, aipatutako ordenantza jendaurrean egongo da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman ondorengo egunetik hasita, hogeitamar egun balioduneko epean, interesdunek espedientea aztertu eta nahi izanez gero erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea igaro ondoren, inongo alegaziorik ez balego, ordenantza behin betiko onetsita geldituko da, eta bere testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Goizuetan, 2009ko azaroaren 2an.-Alkatea, Miguel Jose Lekuona Salaberria.

Iragarkiaren kodea: L0925664