138. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUSTIÑANA

Kudeaketarako hirigintza hitzarmena. Onespena

Alkate udalburuak, 2009ko urriaren 20an, erabaki zuen hasiera batean onestea Numantia Tower, S.L.k sustatu kudeaketarako hirigintza hitzarmenaren proposamena. Horren xedea da lurzati eta bideetarako azaleraren lagapenak doitzea, 9. poligono fiskaleko 476 eta 663. lurzatietan.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25. artikuluan eta hurrengoetan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Fustiñanan, 2009ko urriaren 20an.-Alkatea, Juan Antonio Sola Pradilla.

Iragarkiaren kodea: L0925016