138. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

Garbitzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Izendapena

Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuko 32. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, eta Etxalarko Udaleko zerbitzuko garbitzaile izateko lanpostua oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko epaimahaiak egin duen proposamenarekin bat (deialdia 2009ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, maiatzaren 5ean), Etxalarko Udalak, 2009ko urriaren 23an eginiko bileran, erabaki zuen María Coro Goyeneche Zubieta andrea izendatzea, hura izan baita probak gainditu eta puntuaziorik handiena lortu duen izangaia.

Etxalarren, 2009 urriaren 29an.-Alkatea, Patxiku Irisarri Elizagoien.

Iragarkiaren kodea: L0925635