138. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERGOIENA

2010. urteko karga-tasak

Ergoieneko Udalak, 2009ko urriaren 29an egindako bilkuran, ondoko erabakia onetsi zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz. Hona hemen testua osorik:

1.-2010. urteko karga-tasak.

1.1. Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: karga-tasa: %0,205.

1.2. Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: karga-tasa: %0,60.

1.3. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: karga-tasa: %3.

1.4. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: udalaren gutxieneko indizea: 1,02.

1.5. Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: %2,2ko indize bakarra, denbora tarte guztietarako. Karga-tasa bakarra finkatu da, %8koa.

2.-Erabaki honek 2010. urteko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

3.-Hori guztia jakinarazten dizut jakin dezazun eta behar diren ondorioak izan ditzan. Orobat, ohartarazten dizut erabaki horren kontra ondoko errekurtsoak jar daitezkeela, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean.

Ergoienean, 2009ko urriaren 30ean.-Alkatea, Tomás Andueza Elso.

Iragarkiaren kodea: L0925514