138. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

4/2009 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Aurrekontuko 4/2009 aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2009ko 122. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 2an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Kreditu berezia eta kreditu-gehikuntza:

2. kapitulua.-Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 1.000,00 euro.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 87.800,00 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 29.000,00 euro.

Finantzabidea:

8. kapitulua.-Finantza-aktiboak: 117.800,00 euro.

Cortesen, 2009ko urriaren 23an.-Alkatea, Javier Blasco Mendívil.

Iragarkiaren kodea: L0925014