138. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Aldaketa DBLOaren gaineko ordenantzan. Behin betiko onespena

Corellako Udalak, 2009ko maiatzaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Datu pertsonalen fitxategien sorreraren udal ordenantza.

Onespenaren erabakia 2009ko 87. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 15ean, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza horretako aldaketa behin betikoz onetsi eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Corellan, 2009ko otsailaren 23an.-Alkatea, José Javier Navarro Arellano.

ALDAKETA DATUEN BABESARI BURUZKO LEGE
ORGANIKOAREN GAINEKO ORDENANTZAN

Kontuan hartuz Datuak pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/99 Lege Organikoaren xedea dela pertsona fisikoen askatasun publikoak eta oinarrizko eskubideak eta bereziki haien ohorea eta intimitate pertsonala eta familiarra bermatu eta babestea datu pertsonalen tratamenduaren arloan.

Toki entitatea den aldetik manaturik dituen eginkizunak betetzeko behar diren datu pertsonalen fitxategien ardura du Corellako Udalak.

Kontuan harturik Datuen Babesari buruzko Lege Organikoa abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren bidez garatzen duen Erregelamenduak hartuta aldaketak gertatu direla inskribaturiko fitxategiei eragiten dietenak eta, beraz, beharrezkoa denez horiek egokitzea datuen babesari buruz indarra duen legeriara.

Honako hau erabaki da:

Lehenbizikoa.-Datuak Babesteko Espainiako Agentzian inskribatutako fitxategi hau kentzea:

Agenda, inskripzio kodearen zenbaki hau duena:

Mantentzen dira fitxategi honi dagozkion datu pertsonalak, hirugarren enpresa, entitate edo administrazioekin harremanetan jartzeko. Hura kentzeko eskatu da, 1720/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluarekin bat.

Bigarrena.-Fitxategi hau sortzea, deskripzio eta ezaugarri hauekin:

012 Infolocal.

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: posible egitea herritarrei laguntza emateko telefono bidezko zerbitzu bat, haien kudeaketa eta tramiteei kasu egiteko, Udalaren gaineko informazioa nahiz informazio orokorra biltzeko, iradokizunak eta arrangurak aurkezteko eta gaztiguak eta bertzelako zerbitzuak emateko.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek hitzez emanen dituzte.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: telefono bidez laguntza emateko zerbitzua erabili nahi duten guztiak eta Udalaren ekimenez egiten diren gaztigu eta inkesten hartzaileak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, NANa, telefonoa.

Ezaugarri pertsonalen datuak.

Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

-Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.

-Datuen komunikazioa: Ez daude aurreikusiak.

-Organo arduraduna: Corellako Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Corellako Udala.

-Segurtasun maila: Oinarrizkoa.

Hirugarrena.-Ondoko fitxategi hauetan aldaketa egitea, honela geldituko baitira:

Akreditazio txartelak

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: Udalaren kirol instalazioetara sarbidea ematen duen txartela luzatzeko behar diren datu pertsonalak biltzea.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dituzte behar den inprimakiaren bitartez.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: herritarren txartelen titularrak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ, irudia.

Ezaugarri pertsonalen datuak.

-Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

-Datuen komunikazioa: Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuko Txartelen Erregistro Zentralari.

-Organo arduraduna: Corellako Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Corellako Udala.

-Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Aurrekontuaren kontabilitatea

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: kontabilitate publikoa eta aurrekontuena eramatea.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek edo haien ordezkariek emanda, kontabilitateko agiriak aurkeztuta.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: kontabilitate ekitaldian Udalarekin harremana duten hirugarrenak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-deiturak, NANa, helbidea.

Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak

-Tratamendurako erabilitako sistema: Mistoa.

-Datuen komunikazioa: Nafarroako Gobernuari (Toki Administrazioko Departamentua), Comptos Ganberari, bidezko interesa dutenei.

-Organo arduraduna: Corellako Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Corellako Udala.

-Segurtasun maila: Oinarrizkoa.

Udaltzaingoko alorra

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: Udaltzaingoaren esku-hartze guztien kudeaketa informatizatua: aktak, parteak, txostenak, etorkinen kontrola, salaketen tramitazioa etab.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek, bertze pertsona fisiko batzuek eta Administrazio Publikoek emanda, hitzez edo inprimakien bidez.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Udaltzaingoaren esku hartzeren batekin ikusteko duten pertsona guztiak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-deiturak, telefonoa, helbidea, NAN/IFZ.

Ezaugarri pertsonalen datuak.

Inguruabar sozialen datuak.

Arau-hauste penalei buruzko datuak.

Arau-hauste administratiboei buruzko datuak.

-Tratamendurako erabilitako sistema: Mistoa.

-Datuen komunikazioa: organo judizialei, Foru Komunitateko bertze organo batzuei, bertze toki entitateei, segurtasun indar eta kidegoei, bidezko interesa dutenei.

-Organo arduraduna: Corellako Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Corellako Udaltzaingoa.

-Segurtasun maila: handia.

Iragarkiaren kodea: L0924898