138. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Alkatetzaren ebazpena

TAOLaren 23. artikuluan eta horrekin bat heldu diren AFEaren artikuluetan aurreikusiari jarraikiz, Alkatetzak 2009ko ekainaren 18ko ebazpenean egin izendapenen ildotik, kanpoan naizen bitartean, 2009ko azaroaren 6tik 8ra arte, biak barne, lehen alkateorde Luis Moneo Álavak bere bizkar hartuko ditu jarduneko alkate udalburuaren eginkizunak, AFEaren 47. artikuluan aurreikusten dituen baldintzetan, eginkizunak berriz ere neure gain hartuko baditut ere joan-etorrian ibiliz gero edo garaia baino lehen itzuliz gero.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 EDaren 44.2 artikuluan xedatua bete beharrez.

Cascanten, 2009ko urriaren 26an.-Alkatea, Antonio Irujo Redrado.

Iragarkiaren kodea: L0925060