138. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Alkateordeak kargutik kentze eta izendatzeak

Udal honetako alkateak ebazpena eman du 2009ko urriaren 23an. Hona hemen testua:

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen (TAOL) 20.1 a) artikulua eta Toki entitateen antolamenduaren, funtzionamenduaren eta araubide juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 35.2 artikulua, bietan agertzen baitira alkateordeak beharrezko organo gisa.

Ikusirik TAOLaren 23.3 artikulua eta AFEaren 46. artikulua, xedatzen baitute alkateordeak alkateak izendatuko dituela, askatasun osoz, Tokiko Gobernu Batzarreko kideen artetik edo, halakorik ez dagoenetan, zinegotzien artetik.

Kontuan izanik Alkatetzak gaurko egunarekin eman duen 692/2007 ebazpena, Tokiko Gobernu Batzarreko kideak izendatzen dituena.

Kontuan harturik alkateordeei dagokiela alkatea osorik ordezkatzea, izendapenaren araberako hurrenkeran, hura kanpoan, eri edo bere eginkizunetan aritzeko ezindua dagoenean, edo Alkatetza hutsik gelditzen denean, harik eta alkate berria bere karguaz jabetzen den arte.

Kontuan harturik AFEaren 46.1 artikulua, honela baitio: "alkateordeak alkateak askatasun osoz izendatuko ditu eta orobat kargutik kenduko, Tokiko Gobernu Batzarreko kideen artetik edo, halakorik ez dagoenetan, zinegotzien artetik".

Horiek horrela, ebatzi dut:

1.-Burlatako Udaleko lehen alkateorde José Manuel Urroz Barasoain eta laugarren alkateorde Blanca Esther Unzu Ibero kargutik kentzea.

2.-Udal honetako Tokiko Gobernu Batzarreko zinegotzi hauek alkateorde izendatzea, alkatearen ordez ari daitezen, izendapenaren araberako hurrenkeran, hura kanpoan, eri edo haren kargua hutsik dagoenean:

-Lehen alkateordea: Silvio Lozano Calvo.

-Bigarren alkateordea: José Sánchez Viedma.

-Hirugarren alkateordea: Ramón Alzorriz Goñi.

-Laugarren alkateordea: Aranzazu Ruiz Rodríguez.

3.-Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, Toki entitateen antolaketaren, funtzionamenduaren eta araubide juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluan ezarritako ondorioak izan ditzan.

4.-Erabaki hau kargutik kentzen denari eta izendatzen denari jakinaraztea, Toki entitateen antolaketaren, funtzionamenduaren eta araubide juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluan 52.4. artikuluan ezarritako ondorioetarako. Dena den, erabaki honek indarra hartuko du sinatzen den egunaren biharamunetik aitzina.

5.-Erabaki honen berri ematea Udaleko Osoko Bilkurari, Toki entitateen antolaketaren, funtzionamenduaren eta araubide juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluan 52.4. artikuluari dagokionez ezarritakoa betetzeko deituko den bilkura berezian, bere edukiaren berri izateko.

Burlatan, 2009ko urriaren 23an.-Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0925117