138. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Gobernu Batzarreko kideak kargutik kentze eta izendatzeak

Udal honetako alkateak ebazpena eman du 2009ko urriaren 23an. Hona hemen testua:

Ikusirik Udalbatza berria 2007ko ekainaren 16an egin bilkura berezian eratu zela, 2007ko apirilaren 2ko 444/2007 Errege Dekretuaren bidez deitu eta 2007ko maiatzaren 27an egin hauteskundeen ondorioz.

Kontuan izanik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen (TAOL) 20.1 b) artikulua, xedatzen baitu Tokiko Gobernu Batzarra organo beharrezkoa dela 5000 biztanle baino gehiago dituzten udalerrietan.

Kontuan harturik TAOLaren 23. artikulua eta Toki entitateen antolamenduaren, funtzionamenduaren eta araubide juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 52. artikulua, xedatzen baitute alkateak noiznahi eta askatasun osoz izendatzen eta kargutik kentzen ahal dituela Tokiko Gobernu Batzarreko kideak, Erregelamendu horren 46. artikuluan aipatzen diren baldintzak beteta.

Kontuan harturik, orobat, Alkatetzaren 354/2007 eta 463/2007 ebazpenak, haien bidez izendatu baitziren Tokiko Gobernu Batzarreko kideak.

Kontuan harturik Toki entitateen antolamenduaren, funtzionamenduaren eta araubide juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 52.3 artikuluak, hitzez hitz baitio: "Alkateak askatasun osoz eta noiznahi ken ditzake kargutik Gobernu Batzordeko kideak".

Horiek horrela, Alkatetza honi eman zaizkion ahalmenak erabiliz, honako honen bidez ebatzi dut:

1.-Burlatako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarreko kide José Manuel Urroz Barasoain eta Blanca Esther Unzu Ibero kargutik kentzea.

2.-Burlatako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarra, organo kolegiatu beharrezkoa den aldetik, Alkatetza Udalburutzak, buru eginen baitu, eta zinegotzi hauek osatuko dute:

-Silvio Lozano Calvo.

-José Sánchez Viedma.

-Ramón Alzorriz Goñi.

-Aranzazu Ruiz Rodríguez.

3.-Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, Toki entitateen antolaketaren, funtzionamenduaren eta araubide juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 52.4 artikuluan, lege testu beraren 46. artikuluari dagokionez, ezarritako ondorioak izan ditzan, eragina ebazpen hau sinatu eta biharamunetik aitzina izanen badu ere.

4.-Erabaki hau interesdunei jakinaraztea, Toki entitateen antolaketaren, funtzionamenduaren eta araubide juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluan 52.4. artikuluari dagokionez ezarritako ondorioetarako. Dena den, erabaki honek indarra hartuko du sinatzen den egunaren biharamunetik aurrera.

5.-Erabaki honen berri ematea Udaleko Osoko Bilkurari, Toki entitateen antolaketaren, funtzionamenduaren eta araubide juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluan 52.4. artikuluari dagokionez ezarritakoa betetzeko deituko den bilkura berezian, bere edukiaren berri izateko.

Burlatan, 2009ko urriaren 23an.-Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0925116