138. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko bortz lanpostu betetzeko, Burlatako Udaleko Hirigintzaren, Ingurumenaren, Obren eta Zerbitzuen Departamentuko Parke eta Lorategien Zerbitzuari atxikiak. Izendapena

2008ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 8an, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko bortz lanpostu, Burlatako Udaleko Hirigintzaren, Ingurumenaren, Obren eta Zerbitzuen Departamentuko Parke eta Lorategien Zerbitzuari atxikiak, betetzeko deialdia. Epaimahaiaren proposamenarekin bat, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatua betez, Burlatako alkate udalburuak, 2009ko urriaren 21ean onetsitako ebazpen baten bidez, erabaki du Silvia Mezquíriz Oroz zerbitzu anitzetako enplegatu izendatzea, Hirigintzaren, Ingurumenaren, Obren eta Zerbitzuen Departamentuko Parke eta Lorategien Zerbitzuari atxikia.

Burlatan, 2009ko urriaren 21ean.-Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0925009