138. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURGI

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamendua betez, udalerriko bake epaile titularraren eta ordezkoaren kargu hutsak betetzeko deialdia iragartzen da. Eskabideak Udalaren bulegoetan aurkeztuko dira, eta interesdunek hamabortz egun balioduneko epea izanen dute horretarako, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Burgin, 2009ko urriaren 26an.-Alkatea, Iñaki Ayerra Arrarás.

Iragarkiaren kodea: L0925144