138. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Alkatetzaren eskuordetzea

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan xedatutakoari jarraikiz (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsi baitzen),

Dekretatu dut:

Artikulu bakarra. Berako Udaleko alkateak urriaren 28an ezin izango du parte hartu Berako Kultur Etxea moldatzeko obrak -2. fasea- burutzeko aurkeztutako eskaintza ekonomikoak irekitzeko ekitaldian; hortaz, alkateari dagozkion eginkizunak ondoko honen esku utzi dira: María Sol M. Taberna Irazoqui, udalbatzako 3. alkateordea baita.

Beran, 2009ko urriaren 27an.-Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

Iragarkiaren kodea: L0925504