138. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Deialdia, Barañaingo Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko.
Izendapena

Barañaingo Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko proben epaimahaiak egindako proposamenari jarraituz (deialdia 2008ko 137. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 10ean, argitaratua) eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoa betetzeko, Barañaingo Udalak, 2009ko ekainaren 22ko Tokiko Gobernu Batzarraren bilkuran, I. eranskinean aipatzen diren pertsonak administari-ofizial izendatzea erabaki zuen, baita 2009ko uztailaren 13ko Tokiko Gobernu Batzarraren bilkuran II. eranskinean aipatzen dena ere, probak gainditu eta puntuazio handiena eskuratu duten izangaiak direlako.

Barañainen, 2009ko urriaren 16an.-Alkatea, José Antonio Mendive Rodríguez.

I. ERANSKINA

Lucía Sarasa Amatriáin andrea, administrari-ofiziala, Alkatetza alorrari atxikia, 1.4 zenbakikoa plantilla organikoan.

María Josefa Azpiroz Zabaleta andrea, aktetako idazkaria, Alkatetza alorrari atxikia, 1.3 zenbakikoa plantilla organikoan.

II. ERANSKINA

Guillermo Ruano Ampudia jauna, administrari-ofiziala, Herritarren Segurtasun alorrari atxikia, 4.28 zenbakikoa plantilla organikoan.

Iragarkiaren kodea: L0924567